|
Erregea
hiri eder batean bizi zen. Inguruan leize handi bat zegoen. Eta
leize hartan, suge handi eta itzu bat, suge izugarria, zazpi burutako
sugea hain zuzenera.
Jende asko jaten zuen herensugeak. Herriak herensugearekin tratu
bat egin zuen:
|
 |
|
- "Urtean,
neska bat edukiko duzu, baina gainerako jendeari barkatu"
Herensugea konformatu egin zen. Etxe guztietan egin zuten zotz eta
halako batean, erregeren alabari tokatu zitzaion. Erregek, orduan,
erreinu osoan iragarri zuen:
- "Nire alaba herensugearengadik salbatzen duena, berarekin
ezkonduko da eta gero errege izango da".
Erregeren alaba herensugeari eskaintzeko eguna heldu zen eta zuhaitz
batean lotu zuten, leize inguruan. Jende asko bildu zen, baina denak
zuhatz adarretara igo ziren, inor ez zen ausartu lurraren gainean
egoten. Herensugea irten aurretik, artzain bat agertu zen zakur
batekin.
Neska loturik ikustean, galdetu zuen:
- "Zer egiten duzu hor?"
- "Herensugea ni jatera dator"
Eta hori entzundakoan artzain zuhaitz ostean ezkutatu zen bere zakurrarekin.
Herensugea bazetorren eta artzainak zakurrari:
- "Zesar, heldu horri!"
Zakurrak piztuari heldu eta hil egin zuen. Artzainak Erregeren alaba
askatu egin zuen.
Herensugearen zazpi buruen mihiak kendu eta gorde egin zituen. Neska
gonatik, beste zazpi zatitxo ere gorde zituen.
Herensugea hil egin zen eta beraz, Erregearen alaba libre zen. Orduan
jendea zuhaitzetatik jaitzi zen. Bapatean gizon batek herensugearen
zazpi buruak moztu zituen, zaku batean sartu eta etxera eraman zituen.
Erregeek bazkari bat prestatu zuen "Erreino guztian jai izango
da!" esanez. Senargai honek herensugearen buruak zeuzkan zakuan.
Artzaina ez zuen inork gonbidatu. Baina bazkariaren azkenean heldu
zen. Jantokian sartu eta han zegoen bazterrean isilik. Bazkal ondoren,
erregek esan zuen:
- Jaun- andreak, egun handia da hau. Nire alaba bizi da eta herensugearen
buruak non dauden jakin nahi nuke"
- Hementxe daude - esan zuen senargaiak.
Eta zazpi buruak zakutik atera zituen.
- "Gizon trebea zara, benetan"- esan zuen Erregeak- "zuk
salbatu duzu nire alaba eta zen ezkonduko zara nire alabarekin".
Orduan artzainak jaiki eta esan zuen:
- "Hori ez da horrela. Herensugea nire zakurrak hil zuen. Ni
naiz zure alabaren senargaia".
- "Nolatan zu?. - Esan zuen harriturik Erregek.- "Honek
ez dauzka ba lehensugeran zazpi buruak!".
- Bai, hala da, baina buru horiei zerbait falta zaie. Hemen daude
buru horien zazpi mihiak. Hemen dituzu neskaren gonaren zazpi zati
ere.
Orduan,
Erregek artzaina bere alabarekin ezkondu zuen eta beste senargai
gezurtia preso sartu zuen.
Amaiera.
|