XII Concurso Infantil y Juvenil de Literatura Villa de Balmaseda 2004
Categoría D entre 14 y 16 años.
1."Ezer ez da ezinezkoa", Itziar Alvarado Sisón, 16 años

Abenduaren 5-ean

Dena jarraitzen du betiko moduan. Zer egin dezaket? Ezin dugu horrela bizi, baina batez ere bera. Ezin dut horrela ikusi nire ama. Gaurko eguna ez da izan oso txarra, baina noski atzoko kolpekin ez dauka lekurik gaur berriz jotzeko, gorputzeko leku guztiak moratoiez beteta dauka eta. Ez dakit zer egin ama laguntzeko. Inoiz hitz egiten dut berarekin gai honi buruz. Berak pentsatzen du ez naizela konturatzen, baina hamahiru urterekin ez naiz oso azkarra izan behar honetaz konturatzeko. Beno bihar izango da beste egun bat. Lo hartzera noa. Bihar arte.
Katy

Abenduaren 8-an

Kaixo! Ezin izan dut lasterrago idatzi. Baina gaurkoan berri onak ditut. Nire aitak orain dela hiru egun ez du ama jo. Hiru egun gutxi dira, baina niretzat asko da. Espero dut gauzak hobetzen hastea. Benetan oso txarto pasatzen ari naiz. Orain ez hainbeste, baina ama kolpez beteta ikusten dudanean, ezin dut nire gorpuarekin. Ni txarto pasatzen badut, ezin dut imajinatu bere buruan zer egongo den. Hau ez da bizitza emakume batentzat mesedez. Behin eta berriro ikusi ditut albisteak esanez emakume gaizki hartuta bat bazara deitu telefono honetara. Deitzeko gogoak askotan izan ditut , baina momentuz uste dut ez naizela inor aita eta amaren arazoetan sartzeko. Baina hau txarto jartzen bada berdin dit inor ez izatea, baina sartuko naiz behar den lekuan.
Katy

Abenduaren 10-ean

Oso gogorra da zure familiari buruzko adierazpen txarrak kalean entzutea. Baina nortzuk dira haiek guri buruz hitz egiteko? Aita berriro jo du ama. Atzo gauean mozkortuta etorri zen, beraz ni ezer ez entzuteko logelan itxi nintzen, baina atea itxita egon arren aitak eman zituen oihuak eta kolpeak entzun nituen. Mina daukat bihotzean benetan. Amak ezin du hau jasan! Etxean sartzen naizen bakoitzean beldurra ematen dit, ez dut nahi barruan dagoen egoera ikusi. Hau oso gogorra izaten ari da niretzat. Gainera nire lagunekin ez da ere ez momenturik hoberena, bakarrik sentitzen naiz, ez daukat inor. Nori eskatu ahal diot laguntza? Beti arazoren bat badaukat amari eskatzen diot, baina orain zer esango diot zergatik aitak jotzen zaitu?Bueno ba bestera arte, ohera noa, beti bezala ezin izango dut lo egin edo amesgaiztoak izango ditut. Espero dut biharko egunean kontatu ahal izatea dena bukatu dela.

Katy

Abenduaren 11-an

Hau egun hau, pasaden eguneko matematikako azterketa ez dut gainditu. Oraintxe bertan heldu naiz etxera eta ez dago inor,ez dakit non egongo den ama. Mugikorrera deitu diot, baina amatatuta dauka. Aita lanean dago. Ea gaur han geratzen bada egun osoa eta lasai uzten badigu. Oso gutxi geratzen da gabonetarako, eta gustatuko litzaidake giro on batean pasatzea. Mesedez laguntza behar dugu! Ama oso txarto dago, ez du jaten eta aitak gaur bai eta bihar ere jotzen du. Gizajoa laguntza behar du, berriz entzuten badut emakume txarto hartuen zenbaki bat edo laguntza eman ahal digun zerbait hartuko dut. Beno ba, ama ailegatu da, berarekin hitz egitera noa. Bihar arte.
Katy

Abenduaren 11-an

Berriz hemen bai, amak aurpegia odolez betearekin ailegatu da etxera, korrika etorri da komunera sartzeko eta ni ez ikusteko, baina zoritzarrez atetik sartu denean ni han nengoen. Esan dit eskaileretatik erori dela. Banekien gezurra zela, baina ziurtatu dut, aitak atea ireki duenean eta amari oihukatu dionean hurrengoan ez dizut botako eskaileretatik, baizik eta leihotik. Zerbait egin behar dut. Nik uste dut hasteko, amarekin hitz egin eta gero biak elkarrekin erabakiko dugu zer egin. Espero dut aita lehen bai lehen kartzelara joatea.
Arraroa iruditzen zait aitak nirekin oso ondo portatzea, lehen baino hobeto, ez dut esan nahi lehen ez zela ondo portatzen, baina orain oso eskuzabal dago nirekin. Nire maitasuna diruarekin erosi nahi badu ez du ezer lortuko beno orain bai, bihar arte.

Katy

Abenduaren 13-an

Gaur amamaren etxean jan dut. Berak ere oso kezkatuta dago amarengatik. Elkar erabaki dugu amarekin hitz egin behar dugula, baina ia zeren denbora pasatzen usten badugu, gauzak oraindik txartoago ipiniko dira. Nik ez dakit zer gertatu zaion aitari, lehen bazirudien amarengandik oso maiteminduta zegoela, baina azkeneko hilabetetan ez dakit zer gertatu zaion. Mesedez aita aldatu! Gustatuko litzaidake hau berari esan ahal izatea eta arazorik gabe aldatzea eta lehen zen bezalako moduan berriz izatea. Hau bizitza! Nire lagunak, horrela deitu ahal baditut beti esaten didate zer ondo hainbeste diru izatea, eta ni beti esaten diet dirua ez dela askorako balio eta haiek nitaz trufatzen dira, baina egia da, nahiago dut diru gutxiago izatea eta hobeto bizitzea. Abesti bat esaten duen moduan, diruak ez du zoriontasuna ematen, guztiz ados nago horrekin. Nire amama oso kezkatuta dago eta hau ikaratzen dit, zeren eta bihotzeko arazoak ditu eta edozein gauzarengatik kezkatzen denean gaizorik ipintzen da, beldurra ematen dit ere amama gaixorik ipintzea. Nire aurtengo gabonetako opari bakarra da amesgaizto hau amaitzea mesedez! Bueno ba banoa ea bihar berriren bat badaukat kontatzeko, ona noski. Bihar arte.
Katy


Abenduaren 15-ean

Arratsalde on, oraintxe bertan etxera ailegatu naiz, apur bat berandu, baina eske joan behar izan dut amari errekadu batzuk egitera eta ordaintzeko txartela eman dudanean esan didate ez dagoela dirua, eskerrak hor zegoela nire amaren lagun bat eta dirua eman dit, a zelako lotsa pasatu dudan. Baina oso arraro iruditu zait dirua ez izatea, amak beti sartzen dit bukatzen dagoela ikusten duenean. Gaurko eguna momentuz ez da oso txarra izan, aitak ez dago etxean eta orduan ama pozik dago. Ze ondo! Beno banoa berarekin hitz egitera ea zerbait konpontzen dugun. Egia esaten ez dakit nola atera gaia, baina bueno saiatuko naiz. Agur!
Katy


Abenduaren 17-an

Orain dela hiru egun aita ez da agertzen etxetik, non sartu ote da? Gustatuko litzaidake beretaz ez arduratzea, baina zerbait gertatu bazaio? Nik uste dut, bueno agian dira nire gauzak, baina aitak jokoarekin arazoak dituela. Kendu dizkidate nire kredituko txartela eta amak utzi dio gimnasiora eta gure golfeko klubera joateari. Ez dakit, baina zerbait gertatzen ari dela ziur nago. Ba nahiago dut joatea eta bakean ustea amari, bueno gehien nahiago dudana da denok berriz elkarrekin eta pozik bizitzea, baina hau momentuz ezinezkoa denez…
Oraindik ez dut amarekin hitz egin, baina egun hauetan alaiago ikusten diodanez nahigo dut ezer ez esatea. Beno ba bihar izango da beste egun bat, ea zer gertatzen den aitarekin. Agur.
Katy

Abenduaren 18-an

Goizeko bostak dira, aita ailegatu da orain dela gutxi eta izugarrizko iskanbila sortu du. Oso mozkortuta dago eta ama esnatu du eta ohetik behera bota du. Oso urduri nago, ez dakit zer egin, gorputz osoa dardarka daukat. Ohetik altxatzen banaiz… ez dakit zer gertatuko litzateke, baina eske ezin ditut jasan amaren negarrak. Banoa berdin dit, altxatuko naiz.
Joan naiz eta aita izugarrizko zaplaztekoa jo dit aurpegian, ama aurpegiko azala altxatuta dauka eta guztiz, gaurko borroka bizitzako handiena izan da, honaino ailegatu da, bihar ertzainarengana joango gara., faltarik gabe. Ez naiz kapaza ezta idazteko, banoa lo egiten saiatzera, ezinezkoa izango da baina bueno. Agur.
Katy

Abenduaren 18-an

Amarekin hitz egin dut eta dena kontatu dit. Orain dela lau hilabete aitak arazoak izaten hasi zen lanean eta denbora pasa ahala jokoaren munduan sartzen joan da. Hasieran gutxitan joaten zen, baina zenbat eta arazo gehiago izan ba gehiago eta gehiago jokatzen eta edaten zuen. Eta honekin batera, ama jotzen hasi zuen. Ama hasieran ez zuen ezer esaten, baina laguntzen saiatu zen lehengo egunean aitak jo zuen. Hor hasi zen guztia, egun horretatik aurrera aitak lanean arazoak izaten zituen guztietan ama jotzen zuen. Amak ez dakit zergatik, errudun sentitzen zen eta horrexegatik ez zuen ezer egiten, baina orain biak elkarrekin hitz egitean erabaki dugu aitarentzako laguntza bilatzea, zeren nahiz eta ama jo, eta badakigu ere ez dela bat ere ondo egon, ba bere burua lehen zen moduan izatea saiatuko gara. Aita lehen ez zen horrela, oso pertsona ona eta langilea zen, baina ez dakit zer motatako arazoak izan dituen lanean bere burua guztiz aldatu egin dutela.
Katy

Abenduaren 19-an

Ama eta biok aitarekin hitz egin dugu gaur goizean, mozkortuta ez dagoen momentu bakarra da eta. Barkamena eskatu digu atzoko eztabaidarengatik, baina guk esan diogu laguntza behar duela eta guk laguntza ematen saiatuko garela. Ikusten badiguzu hor hirurak negar egiten, baina beno gutxienez aita gurekin ados dago eta nahiz eta zentro batera ingresatu behar izatea ez zaio asko inporta.
Nahiz eta atzo gauen oso txarto pasa, gaur oso pozik nago. Damututa nago amarekin hain berandu hitz egin dudalako, baina beno azkenean lortu dugu aita sendatzea, beno oraindik ez, baina sendatu egingo da, ziur nago.
Katy

Otsailaren 15-ean

Aita berriz etxean dago bi hilabete pasa eta gero. Lehen zen mutila berriz bueltatu da, banekien ni lortuko zuela. Bi hilabete hauek pasatu ditu Mallorca uharteetako zentro batean. Bertan bera bezala zegoen jendearekin elkartu dute eta medikuen laguntzaz jokoarekin zeukan arazoak eta ama jotzeko gogoak galdu ditu. Banekien egun hau noizbait ailegatuko zela. Ia pentsatzen nuen aita galduko genuela betiko, baina ez eskerrak! Orain denok lehen ginen bezala gara, oso pozik eta inolako arazorik gabe, eta amamak pozik ikusten gaituenez ba bere bihotzeko gaixotasunak sendotu dira. Eta nork esaten du ezinezkoak diren gauzak daudela? Ezer ez da ezinezkoa. Niretzat gutxienez, hau pasa eta gero ez.
Katy