|
Kaixo!.
Ni Balmasedako neska bat da eta nire izena Ainhoa da. Orain kontatuko
dizuedan istoria niri gertatu zitzaidan orain dela urte batzuk.
Abenduaren 24an, ume guztiek egiten duten moduan, ni nire ohean
lotan nengoen Olentzeroren zain. Goizeko ordu biak aldera, zarata
bat entzun nuen teilatuan. Orduan, ohetik altxatu nintzen eta kalera
irten nintzen. Han, teilatuan, Olentzero ikusi nuen tximiniatik
sartzeko asmoz; baina, bat - batean, nik esan nion: "Kaixo
Olentzero", eta berak zolura begiratu eta elurraren erori zen.
Nik pentzatu nuen Olentzero hil zela. Beranduago, ez dakit zerekin
despistatu nintzen eta ikusi nuen Olentzero ez zegoela, baina bere
jantzia bai. Jantzia hartu nuen eta notatxo bat zegoen. Hartan,
hauxe zegoen idatzita:
|
 |
|
Gorbeiako
Mendiak
12. haitzuloa
Olentzero
* Jantzia janzten baduzu, Olentzeroren lana egingo duzu teilatu
batetik erori arte
Orduan nik jantzia hartu eta bere trineora abiatu nintzen. Olentzerok
bere trineoan ez zituen elur-oreinak, Euskal Herriko artzain-txakurrak
baizik.
Orduak igaro nituen jantzia josten, oso handia bainuen. Hau egin
ondoren, Olentzeroren trineoan igo bezain pronto, artzain - txakurrek
Gorbeiako mendietara eraman ninduten. Artzain - txakurrek 10. haitzuloan
utzi nindute eta ni, 12.haitzuloraino oinez joan behar izan nuen.
12. haitzuloaren barnean Olentzeroren iratxo pilo bat zeuden. Ni
heldu nintzenean guztiak lan egiten aari ziren. Iratxoak horrelakoak
ziren: skaner
- Ile luzea zuten
- Sudur handia
- Txano gorri bat zuten buruan
- Belarri handiak zituzten
- Erdi metroko altuera zuten
Ni heldutakoan, iratxo nagusienak, Kerli deitutakoa, honela esan
zion:
- "Kaixo Olentzero!. Oparien bila zatoz?"
- "Ez, ni ez naiz Olentzero. Olentzero nire etxeko teilatutik
erori da"- esan nion Kerli-ri.
- "Baina, zuk jantzia jantzi baduzu, hemendik aurrera Olentzeroren
lana bete beharko duzu"- esan zidan Kerlik.
- "Bale ongi... Baina bakarrik aurten. Bai?" - esan nion.
- "Bale, ongi da!. Etorri nirekin zure tresnen bila"
Kerlik tresna asko eman zizkiadan: edaria, jateko zerbait, artzain
- txakurrentzako janaria, korda bat eta oparientzako zerrenda. Azken
hau honelakoa zen:
ZERRENDA
- Xabi Urrumea López - Ondo - 2 opari
- Alba García Ulibarrieta - Txarto - 0 opari
- Naia Gardeazabal Ibáñez - Ondo - 3 opari
- Alain Villanueva Fernández- Ondo- 3 opari
- Mikel Basterretxea Oiarzabal - Ondo - 2 opari
Zerrenda
jaso bezain pronto, beste zerrenda bat eman zidan Kerlik.
Honetan
jartzen zuen:
LEKUAK
* Ipar Poloa * Errusia
* India * Grezia
* Australia * Kenia
* Sahara *Dakar
* Madagaskar * Euskadi
* Filipinak * Frantsia
* Italia * Irlanda
Leku
haietara joan behar nuen egun bakar batean, baina arazo askori egin
behar izan nien aurre. Orain kontutako dizkizuet batzuk:
Australiara iristean artzain - txakurretatik txakurrik garrantzitsuena
gaixotu zen. Orduan, bakarrik sei txakur nituen beste lekuetara
joateko. Oso txarto ibiltzen zen trineoa artzain-txakur garrantzitsuena
ez zegoelako.
Honela ibili nintzen Euskal Herrira heldu arte. Euskal Herrian ume
askori eman behar nizkien opariak, baina goizeko ordu bostak eta
laurden ziren eta ez nuen denborarik opari guztiak banatzeko.
Bat - bapatean ideia bat bururatu zitzaidan. Orduan pentsatu nuen:
Balmasedako Galtzagorri taldearen umeak deitutako ditut eta haiek
lagunduko didate.
Skaner.
Haiek deitu nituen eta bizkor- bizkor etorri ziren niregana. Denok
arropa berbera janzten zuten.
16kide ziren eta lau taldetan banatu nituen, talde bakoitzak zerrenda
batekin. Hauek ziren taldeak:
A. TALDEA
Naia
Egoitz
Ainhoa
Alain
Bizkaia
B.
TALDEA
Inge
Eneritz
Marcelo
Paula
ARABA
C. TALDEA
Sara
Oinaze
Asel
Unai
Gipuzkoa
D. TALDEA
Aitor
Mikel
Alba
Urtzi
NAFARROA
* TALDEA
Olentzero
Lapurdi
Zuberoa
Behe - Nafarroa
Honela banatu ziren taldeak. Talde guztiek bere lana oso ondo egin
zuten eta goizeko zortzietarako opari guztiak banatuta zeuden.
Skaner
Gabonak Galtzagorri taldekoei esker salbatu ziren eta ume guztiek
pozik jarraitu zuten. Nik, berriz, lana ondo egiteagatik, beti bezala
utzi ninduten, baina, hurrengo urtean, berriz Olentzero bihurtu
nintzen.
GABON ZORIONTSUAK
OPA DIZUET DENOI!.
|
|