XII Concurso Infantil y Juvenil de Literatura Villa de Balmaseda 2004
Categoría C entre 12 y 13 años.
3."Unibertsitatea", Carlos Urbasos Agirregomezkorta, 12 años

Aspaldian, Kolitxeko puntan Ambu izena zuen baserri bat zegoen. Hor familia alai bat bizi zen. Bere izenak hauek ziren: amarena Itsaso, aitarena Aitor, anai handiarena Jose eta anai txikiena, Mikel.
Aitak eta amak asko lan egin zuten, anai handia unibertsitatera joateko.Azkenean eta esfortzu askorekin dirua lortu zuten. Itsasok eta Aitorrek uste zutenean Jose unibertsitatera joateko prest zegoela bidali zioten. Gauean Mikelek galdetzen zien aita eta amari:
- "Non dago Jose?".
- "Unibertsitatera joan da" .
- "Bihar etorriko da?".
- "Ez abuztuan gaude eta abenduan etorriko da".
- "Zergatik".
- "Ikasi behar duelako".
Mikel korrika eta negarrez bere gelan sartu zen eta

atea itxi zuen. Hurrengo egunean 10 etan aita bere gelara sartu zen.
- "Pasatu al zaizu?".
- "Bai".
- "Ala goaz jolastera"- esan zion aitak.
- "Benga, goazen".
Aitorrek egunero galdetzen zuen ea abendua zen. Azaroa ailegatu zenean, amak esan zion bakarrik hilabete bat falta zela. Mikel oso pozik jarri zen. Amari galdetu zion Mikelek zer gustatzen zitzaion Joseri.
- "Joseri baserriko janaria gustazen zaio".
- "Adibidez".
- "Arraultzak, indabak putxeran, oiloa, oldostea sahieskia, esnea ..."
- " Eskerrik asko esateagatik ama".
Egunero arraultzak hartzen zituen, esnea, txerriak hiltzen zituen odolostea era sahiezkia egiteko, oiloak hiltzen zituen, ... Egun bat geratzen zenean dena prest zeukan. Etxera bueltatzen zen egunean oso pozik zegoen. Gosaltzean konturatu zen indabak egin behar zituela. Garbitu, arropa jantzi eta korrika Balmasedara joan zen Balmasedan frontoira eta 2 pisura deitu zuen:
- " Bai?".
- " Txetxu, Mikel naiz, putxera bat egin ahal didazu?".
- " Bai noski nola ez".
Orduan baserrira igo eta putxera zuen. Gauean Jose ailegatu zen. Ama eta aita negarrez zuen eta Mikel Joseri musukatzen zegoen.
Alfatzerakoan konturatu zen gustatzen zitzaiona zegoela.
- " Nork egin du afari hau?".
- "Nik, baina indabak Txetxu Ortizek".
Gau hori familia horrentzat berezia izan zen eta poz pozik afaldu zuten. Josek anai bat izatea onena zela esan zuen eta arrazoi handia zeukan.