|
Sociedad Ciclista Balmasedana izeneko txirrindulari elkartea 1973. urtean sortu zen, herriko gazte talde baten zaletasuna zela eta. Urte haiek zailak izan ziren eta txirringa lasterketak ardura eta gogo handiz antolatzen ziren; grina horri esker gainditu ziren kirol erakundeak hastapenetan zituen estutasun ekonomikoak.
S.C. Balmasedana elkarteak txirrindularitza eskola bultzatu du beti eta Bizkaiko handienetakoa da. Kadete eta junior lasterketak, elitekoak, sub-23koak eta emakumeentzako lasterketak ere antolatu ditu, hala nola, Kolitza saria maiatzean (2. urteko kadeteak) eta Balmasedako Udala saria (1. urteko abuztuaren 15a). Horretaz gain, 2.14.1 kategoriako Bizkaiko Itzulia (Junior mailako Bizkaiko Itzulia ) antolatzen du eta dagoeneko, zortzi aldiz burutu dute. Kategoria horretan etapakako lasterketa garrantzitsuenetakoa da eta Iban Mayo, Xavier Florencio, Iker Camaño... txirrindulariek eta estatu osoko beste txirrindulari batzuek ere esku hartu dute.
Nabarmentzekoa da Clasica San Roquillo lasterketa; 2002. urtean LIV. aldiz egin zen 1.12.2 kategoriako elite/sub-23an eta lortu dituen garaipenak ez dira errazak amateur mailan; izan ere, maila horretan txapeldunak puntu asko irabazten ditu etorkizunean Elite UCI kategoriara igotzeko.
Dena dela, ez gara aritzen lehiaketako txirrindularitzan bakarrik; aitzitik, txirrindularitza aisiako zaletasun bezala ere bultzatu nahi dugu eta horretarako “La Balmaseda” martxa zikloturista, besteak beste, antolatu dugu. Izen handiko ekitaldi horretan estatu osoko txirrindulariek hartzen dute parte eta Enkarterri osoa, Aiara Bailara eta Mena Harana zeharkatzen ditu eta Urduñako mendatera igotzen da.
|