Hiri-mugikortasuneko arazoak, airearen kutsadura eta zarata gero eta kezka handiagoak dira.
Ibilgailu pribatua gehiegi erabiltzeak herritarren osasuna eta bizi-kalitatea kaltetzen du.
"Hirian, nire autorik gabe" edo "Mugikortasunaren Europako Astea" motako ekimenen helburua hiria berreskuratzea eta herritarren kontzientzia sortzea izaten da, hiri-mugikortasuna hobetu eta ingurumena babesten duten jokabideak garatzeko.
Era berean, hiria (udalerria, kasu honetan) eta bertako kultur ondarea inguru atseginago batean berraurkitu nahi da.
“Kale seguruak umeentzat” izan zen 2004ko kanpainaren leloa eta umeei herrian zehar era seguruan eta jasangarrian mugitzeko aukera eskaintzea zuen helburu, jarduera eta kirol desberdinak eginez leku guztiak gozatu ahal izateko.
Horregatik, jarduera gehienak umeentzat dira, kaleak beraientzat direla erakusteko eta ez autoentzat.
Hona hemen jarduera horietako batzuk:
· Rokodromoa eta tirolina
· 20 mendiko txirringa alokairuan eta ibilaldiak
· Malabar ikastaroa
· Minigolf
· Kontzientziazio-liburuxkak
|