Tokiko   agenda 21
Tokiko agenda Balmaseda
Diagnostikoa
Herritarren partadeitza
Ekintza plana
Adierazleen sistema
Beste jarduera batzuk
 

5.- HERRITARREN PARTAIDETZA

 


Tokiko Agenda  21 prozesu batean herritarren partaidetza da garrantzitsuena; gure udalerria hobetzeko funtsezkoa da guztiok lagundu eta parte hartzea.

Herritarrek Tokiko Agenda 21ean  esku hartzen dute, hilero egiten diren foroak osatuz eta  bertaratuz.

Balmasedako Tokiko Agenda 21eko foroetan edozein pertsonak har dezake parte, norberaren izenean edo biztanle-talde zehatz bat ordezkatuz (elkarteak, teknikariak, alderdi politikoak, ikastetxeak...).


 
FORO

 

 

2003ko abendua. Balmasedako Tokiko Agenda 21en aurkezpena

Balmasedan Tokiko Agenda 21en aurkezpena  Udal Ateneoan egin zen eta bertan,   Balmasedako alkate   Joseba Zorrilla jaunak eta Ingurumeneko zinegotzi Yolanda Otazua andrea egon ziren.

IHOBEren teknikariak eta Aitor Santisteban Alonsotegiko Udalaren Ingurumeneko zinegotzia gonbidatuta egon ziren eta ekitaldia beraiek aurkeztu zuten, Alonsotegin egindako lanaren berri emanez. 

2004ko urtarrilaren 26a.  Taldekako lana eta diagnostikoa

Foro hau udalaren osoko bilkuren aretoan egin zen, beste foro guztiak bezalaxe, eta elkarte, talde politiko, hezkuntza arloko eta anbulatorioko ordezkariek, udal teknikariek, eta abarrek hartu zuten parte.

Lehenengo eta behin banaka lan egin zuten inkesta baten inguruan, horietako bakoitzak iraunkortasunaren arlo desberdinei buruz zuen ikuspegia jasotzeko.

Horren ondoren,  4-5 laguneko taldeetan jarraitu zuten lanean, ingurumenaren alde  desberdinen arrazoi eta ondorioei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko.

· airearen kutsadura
· ibaiaren kutsadura eta zikinkeria
· atsedenleku eta aisialdirako toki gutxi
· zikinkeria kale eta auzoetan
· leku eta une zaratatsuak
· lursail eta lurzoru zikinak eta kutsatuak 
· trafiko handia
· kiratsa

Balmasedako Ingurumen Diagnostikoaren datuen laburpena ikusgai jarri zen.

2004ko otsailaren 17a.  Lana talde tematikoetan

Udalerriko gai arazotsuenak lantzeko lan-taldeak

· Hondakinak
· Garraioak, komunikazioak eta irisgarritasuna
· Ibaiaren kutsadura eta urarekin zerikusia duten beste gai batzuk
· Industria eta enpresak
· Zarata

2004ko martxoaren 9a. Lana talde tematikoetan

Taldeka lan egin zen gizarte eta ekonomiako gaietan ekintzak proposatu eta hausnartzeko, eta, talde hauek eratu ziren:

· Ingurumen Hezkuntza eta Herritarren Partaidetza
· Gizarte Ongizatea eta Etorkinak
· Hezkuntza
· Merkataritza eta Turismoa


 2004ko apirilaren 20a. Iraunkortasunaren Adierazleen Aukeraketa

Adierazleen  Sistema hautatzeko, lehenengo eta behin, bikoteka lan egin zen eta gero taldeka, gure herrian adierazle egokienak komunean jarri eta denon artean horren inguruan hausnartzeko.

Azkenean, 30 Adierazleko Sistema ezarri zen Balmasedarako.


Ayuntamiento de Balmaseda

Plaza San Severino, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Fax:946 102 053
ayto@balmaseda.net