diagnostico eusk
 
Tokiko agenda 21

Tokiko Agenda

Balmaseda

Diagnostikoa

Herrritarren partaidetza

Ekintza

plana

Adierazleen sistema
Beste jarduera batzuk
 

4.- Balmasedako ingurumen, ekonomia eta gizarte DIAGNOSTIKOA

Diagnostikoa  INGURUNE aholkularitzak egin zuen 2002ko azarotik 2003ko martxora bitartean eta 2003ko uztailean aurkeztu zuten.

Udalaren Ingurumen Diagnostikoak iraunkortasuneko irizpideez eta ikuspegi integratzaileaz aztertzen du herriaren egoera eta azterketa horretan oinarrituta ematen du Ingurumen Diagnostikoa; hauxe da Ingurumen Ekintzako Planaren oinarria eta hemendik bertatik hasiko da Tokiko Agenda 21 prozesua garatzen.

Udalaren Ingurumen Diagnostikoa egitean  udalaren arduradun tekniko eta politikoek zuzenean hartu zuten parte, udalaz gaindiko beste erakunde batzuek lagundu zuten eta INGURUNE, S.L ikerketa ekologikoetako aholkularitzak laguntza teknikoa eman zuen. Era berean, Balmasedako Udalari egokitu zaion Tokiko Agenda  21eko teknikariak,  Enkarturrek trebatuta, diagnostikoa eratzen lagundu du.



 
 
DEMOGRAFÍA 1981. urtetik hona, gero eta biztanle gutxiago dugu Balmasedan; izan ere, gero eta ume gutxiago jaiotzen da.
ETORKINAK Azken urteotan, inmigrazio tasa emigrazio tasa baino altuagoa da; beraz, migrazio-saldoa positiboa da

AUKERA BERDINTASUNA

172 emakume langabetu dugu udalerrian; bai eta 65 gizon ere.Datuen arabera, lana ez dago berdin banatuta gizon eta emakumeen artean, emakumeen kalterako.

GIZARTE ONGIZATEA

Herritarren giza eta lan bazterketa saiheste aldera, udalak hainbat tramite gauzatzen ditu gizarte eta ekonomia gaiei dagokienez.

EUSKARA

Balmasedako herritarren % 8,32k badaki euskaraz irakurtzen eta idazten, oso kopuru baxua, beraz.

BERDEGUNEAK ETA ESPAZIO LIBREAK

Parkeen azalera: 13.380 m2. Erabilera publikoko berdeguneak eta espazio libreak: 14.815 m2. Azalera osoa: 28.195 m2.3,9 m2/biztanle. Helburua: Europar Batasunak gomendatzen duen kopurura heltzea: 5 m2/biz

ALDE HISTORIKOA

Balmaseda-Zalla Funtzio Arloko Lurraldeko Zati Planaren barruan dago Balmaseda. Plan horretan jasota dago udal unitate hau oso erakargarria dela kalitate handiko turismo eskaintza garatu ahal izateko. Hori dela eta, espazio hori oinezkoentzat egokitu eta espazio publikoak hobetu beharra dagoela proposatu da.
ETXEBIZITZA
Alde Zaharrak udalerri osoko etxebizitzen %60 hartzen du. Udalerrian etxebizitza huts asko dago: 18,56%..
HONDAKINAK Etxeko hondakinak murriztu egin dira. 2000. urtean 0,96 kg/biz/egun ziren, eta 2002. urtean 0,88.
GAIKAKO BILKETA:
*Papera-kartoia: berreskurapenari dagokion portzentaia gero eta altuagoa da.
*Beira: berreskurapenari dagokion kopurua baxua da, horretarako edukiontzi gutxi dago eta.
*Pilak: berreskurapen eta birziklatzeari dagokien kopurua nahiko baxua da; beraz hobetu behar da.
*Ontziak: berreskurapenari dagokion kopurua handitu egin da; hala ere, baxua izaten jarraitzen du. Duela gutxi ezarri da sistema hau, eta baliteke hori arrazoietako bat izatea.
ENERGÍA Azken urte honetan, elektrizitate kontsumoa areagotu egin da biztanle eta etxe bakoitzeko.
*Energia ekoizteko instalazioak udalerrian:
- Zentral hidroelektrikoa Kadagua ibaian: La Penilla.
- Plaka fotovoltaikoak Martin Mendia ikastetxean eta “El Kolitza” aterpean.
- Horrez gain, Boinas “La Encartada” fabrikako ur-jauzia berreskuratzeko hainbat proiektu dugu abian. Era berean, igerilekuetan eguzki-panelak ezartzeko proiektuak ere baditugu.

HERRITARREN SENTSIBILIZAZIOA ETA PARTAIDETZA

- Balmasedan 53 elkarte ditugu erregistraturik. Udalak elkarteak sustatu nahi ditu. Horretarako, kirol eta kultur elkarteei dirulaguntzak ematen dizkie.
- Gaur egun arte, ingurumen-hezkuntzari lotutako ekintzarik ez dugu aurrera eraman,  ez eta horren gaineko dibulgazio / informazio kanpainarik ere.

Ayuntamiento de Balmaseda

Plaza San Severino, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Fax:946 102 053
ayto@balmaseda.net