16 URTETIK GORAKO ZERBITZUAK
   

Enkarterriko Udal Euskaltegian 16 urtetik gorako ikasleentzako honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • aurrez aurreko eskolak: ordu bi eta erdiko eskola astean lau egunetan, bi orduko eskola astean lau egunetan
  • ekaineko trinkoak, uztaileko trinkoak
  • internet bidezko BOGA autoikaskuntza zerbitzua: www.boga.habe.org/
  • eskolatik kanpo mintzamena hobetzeko BERBALAGUN proiektua
  • HABEren mailen egiaztatzea

Enkarterriko Udal Euskaltegiko ikaskuntza diruz lagunduta dago honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Ikasleak eskolen %90 hartu behar du
  2. Ikasleak hiruhilabeteko ikastaroari dagokion urratsa gainditu egin behar du.

Horrela, ikasleari ordaindutakoaren %50 itzuliko zaio hurrengo ikasturtean matrikulatzerakoan. Gainera, HABEren mailak egiatatzeko azterketak gainditzen baditu bestelako diru-laguntzak eskura ditzake.

Matrikulaldiak:

- ikasturteko ikastaroetarako: irailaren 8tik aurrera

- ekaineko ikastarotarako: maiatzaren 8tik aurrera

- uztaileko trinkorako: ekainaren 15etik aurrera

- iraileko trinkorako: uztailaren 10etik aurrera

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jartzeko:

enkarterriko@euskalnet.net

Telefonoa: 946670902