|
Laster, udalak zerbitzu berria jarriko du abian; CDak eta DVDak birziklatzea. Zerbitzua Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren menpe egongo da. Esan bezala, gutxi barru, erakunde honek hainbat kaxa banatuko ditu diskoak biltzeko. Halaber, tresna suntsitzaileak ere banatuko ditu bertan diskoa sartu eta duen informazioa ezabatu ahal izateko. Hondakinei behar bezalako tratamendua emateko garbiguneak erabiliko ditugu, bertan edukiontzi espezifikoak jarriko baitira. Garbiker enpresak materiala jaso eta Recycling Plast enpresara bidaliko du.
Birziklatutako materialarekin inprimagailu, ordenagailu eta urrun-managailuetarako karkasak, ibilgailuen ateetako heldulekuak, atzerako ispiluak eta ibilgailuetako beste hainbat pieza fabrikatzea espero dute.
. |
|