Pabilioi berria El Paramon

El Paramo industrialdean pabilioi berria eraiki nahi du udalak. Pabilioi berrian Aste Santuko pausoak gordeko dira, bai eta karrozak ere. Areto berria 1400 m2-koa izango da, eta 12 metroko altuera izango du. Pabilioia eraikitzeko berdegunea eta aparkatzeko gunea erabiliko dira. Izan ere, espazio horiek, hasiera batean, helburu horrekin sortu baziren ere, gaur egun, ez zaie erabilera hori ematen, eta zabortegi bihurtu da, oso auto gutxi aparkatzen baitira bertan. Proposamena uztailaren 7ko Osoko Bilkura Arruntean onetsi genuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpenaren zain gaude.

 

 


.