Argiak berritzen ari gara

El Peñueco auzoan, Boinas “La Encartada” museora joateko errepidetik Portoneraino farola berriak jarri dira, atsedenlekuan daudenen antzekoak.

Kiroldegirako ideia-lehiaketaren proiektu irabazleak

Dakigunez, irailean Balmasedako kiroldegi berrirako proiektuen lehiaketa antolatu zuen Udalak. Guztira 24 proiektu aurkeztu eta denak ikusgai egon ziren Kultur Etxean. Urtarrilaren 18an epaimahaiak hurrengo hauek saritu zituen:

Ideia-lehiaketaren irabazlea:

 “Argi eta Garbi” proiektua. Leloak dioen bezalaxe, proiektu argi eta garbia da; estetika aldetik agian ez da politena (subjektiboa da hori), baina erabilgarriena izateagatik hautatu dute, eta, baita ere, teknika zein ekonomiaren ikuspegitik, benetan gauzatzeko moduko proiektua izateagatik.

Jendaurreko erakusketan aurkeztu ziren ideia eta ekarpenen ondorioz, lehenengo bilera egin da proiektu irabazlea hobetu ahal duten proposamenak egiteko; horrela, aldaketak eginda, martxorako oinarrizko proiektua amaituta izango dugu zuei berriro aurkezteko.

Lehenengo saria hauxe da:  kiroldegia burutzeko proiektuaren esleipena eta obraren zuzendaritza, 232.000 euro ingurukoa.

Bigarren saria, 3.600 eurokoa, “Lorea” proiektuak irabazi du. Estetikari dagokionez, proiekturik onena zen eta originalena ere bai; dena den, zailtasun tekniko eta ekonomiko ugari zituen burutzeko, eta, gainera, ez zen funtzionala: igerilekuen eta eraikin berriaren arteko loturarik ez, aldagela gutxi, kiroldegiko pista estaliak baina irekiak…

Hirugarren saria, 2.400 eurokoa, “Kadaguak” proiektuarentzat izan da, asmo handiko ideia polita zen baina proiektu honek ere arazoak zituen, esaterako, ibaiaren gutxieneko atzerapen-lerroa gainditzen zuen, eraikin berrien altueraren antzekoa zen eta igerilekuen eraikinaren eta kiroldegiaren arteko loturarako proposamena ez zen egokia.

1.000 euroko lau akzesitak hurrengo hauentzat izan dira:

-“ B Plan”.  Gainerako 23 proiektuetatik urrun dago, oso bestelako ideia da; izan ere,  kiroldegi berria gaur egungo igerilekuen gaineko eraikin batean egitea proposatzen du. Erabilera aldetik interesgarria bada ere, arazo tekniko bi ditu: eraikinak behe solairua eta beste hiru solairu izango lituzke, eta igerilekuak gutxi gorabehera bi urtez itxita egon beharko lirateke.

-“Zubiberri”.

-“U”.

-“Ez zurekin, ezta zu gabe ere”.

 

Bide-mozketa Enkarterri etorbidean
Udaletxea irekita arratsaldez

 

 

Balmaseda "España Desconocida" aldizkarian agertuko da
Aurten ere,  “España Desconocida” aldizkariak Balmaseda hiribilduko multzo historikoa aukeratu du aldizkariaren  ale berezian Bizkaia ordezkatzeko. Ale hori Nazioarteko 2007ko Turismo Azokan (Fitur) aurkeztuko da. Dagoeneko aldizkaria salgai dago kiosko eta liburu-dendetan 4 euroan.
Koesistentzia erabiltzeko ordutegi zabalagoa
Enkarterri etorbideko herri lanak eta Balmasedako auzokideen iradokizunak direla eta (Aldapa kalean, batez ere), otsailaren 6tik aurrera koesistentzia ordutegia luzatu egingo da.

Gaztelu kalerako behin-behineko txartela

Félix de la Torretik Gaztelu kalerako sarbidea itxita egongo da urbanizazio obrak egiten ari diren bitartean;

Berrikuntzak Historiaren Museoan

Historiaren Museoaren erakusketak beste harribitxi bat jaso du duela gutxi.  
Harrera ona gure historiari buruzko kromoen bildumari
Gure herriko merkataritzaren historiari buruzko kromoen albuma proiektu aitzindaria izan da Euskadin.

Euskarazko SMS bero-beroen II. lehiaketa

Iaz euskarazko SMS beroen I. lehiaketa  egin zen eta lortu zuen arrakasta ikusita, Aisia eta Aisialdirako Balmasedako elkarteak eta Euskara Zerbitzuak bigarren aldiz antolatu dute, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak lagunduta.

Matrikulazio kanpaina

Urtero bezala, seme-alaben hezkuntza-eredua hautatu behar dugu, eta, horretarako,  Euskara Zerbitzuak, Alkarbiderekin batera, gutuna bidaliko die.

NAN berriztatzea

Balmasedako Udalak adostu du Balmasedarako eta Enkarterrirako NAN gure udaletxean berritzeko aukera ematea.

 
 
 
 
   
   
Oinezkoen pasabide berria

Enkarterri etorbidea eta egin beharreko Galtzada kalea lotuko dituen oinezkoen pasabiderako eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

"Ortzadar" enpresak Emakumearen Etxea kudeatuko du

Duela gutxi, Balmasedako Udalak Emakumearen Etxearen kudeaketa osoa  Ortzadar, SL enpresari adjudikatu dio.
 

Ume errusiarrak aldi baterako hartzeko aukera

Bikarte ongintzazko elkartea Errusiako umezurtz-etxeetako umeak aldi baterako hartzeaz arduratzen da

Urtarrilaren 24an, Hiribilduaren sorreraren 808. Urteurrena

Urtarrilaren 24an zenbait jarduera burutu ziren gure herriaren sorreraren 808. urteurrena ospatzeko.

Querétaroko gobernadorea  Balmasedan.

Ia-ia 178.000 euro diru-laguntzetan

Guztira,  diru-laguntzetan  177.250,58 euro jasoko du Balmasedako Udalak. .

Harrera ona euskarazko literatur gelari

Bizkaiko euskara zerbitzu batzuek (Balmasedakoa barne) egindako 2007ko “Letren leihotik” literatur egutegiak euskarazko literatura bultzatzeko helburua du. .

Jubilatuen elkartearen Batzar Nagusia

Jubilatuen elkarteak Batzar Nagusirako deialdia egin die kide guztiei otsailaren 8rako, 19:00etan Klaret-Antzokian. Guztioi  bertaratzeko deia egiten zaizue.
Enkartur-eko bazkideen batzar orokorra

Otsailaren 15ean, ostegunean, Enkarturrek bazkideen batzar orokorra egingo du  Balmasedako Klaret Antzokian; lehenengo deialdia  19:15ean izango da eta bigarrena  19:30ean.