Urtarrilaren 24an zenbait jarduera burutu ziren gure herriaren sorreraren 808. urteurrena ospatzeko.
Querétaroko gobernadorea Balmasedan
Francisco Garrido, Mexikoko Querétaro Estatuko Gobernadorea, Balmasedan egon zen Euskadira egindako bidaia ofizialean; izan ere, bere arbasoetako bat Balmasedan jaioa zen. Ordu gutxiko bisita laburrean Garridok gauza asko ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuen: San Severino eliza, gure alde zaharra, Enkartur-reko egoitza (bisitarien liburuan sinatu zuen), argitutako zubi zaharra eta Herriko Historiaren Museoa; bertan zegoela, Martín Mendia indianoaren koadroaren alboan argazkia egin zioten, Garridoren Balmasedako birraitonak indiano horrekin egin baitzituen negozioak aintzinean.
Azkenik, Ibilaldiak Kultur Etxean antolatutako ardo-dastaketan parte hartu zuen.
Ibilaldiak antolatutako ardo-dastaketa Kultur Etxean
Urtarrilaren 24an 2007ko Ibilaldiak ardo-dastaketa antolatu zuen Kultur Etxean, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Enkarterrira eramateko asmoz. Ekitaldian zinegotzi eta alkateez gain, Zubi Zaharra ikastolako eta Bizkaiko Ikastolen Federazioko ordezkariak ere egon ziren. Francisco Garrido ohorezko gonbidatua izan zen, eta, beste guztiekin batera,
Mikel Garaizabal adituak eskaini zuen dastapen ikastaro laburrean egon zen. Horren ostean, lunch egon zen gonbidatuentzat.
“Instantes de una villa” Balmasedari buruz eginiko argazkien liburuaren aurkezpena
“Instantes de una villa” antzinako argazki-liburuaren aurkezpena
urtarrilaren 26an egin zen. Balmasedako antzinako argazkiak biltzen dituen liburua Kultur Etxean aurkeztu zen, eta ehunka pertsona hurbildu ziren eskaintza honen xehetasunak jakiteko. Liburuak 1900etik gaur egun arteko 300 argazki ditu guztira eta DEIA egunkariak, udalaren laguntzaz, bere irakurleei oparituko die. |