|
Enkarterri etorbideko herri lanak eta Balmasedako auzokideen iradokizunak direla eta (Aldapa kalean, batez ere), otsailaren 6tik aurrera koesistentzia ordutegia luzatu egingo da 6:00etatik 20:00etara. Aldapa kalean bizi direnek eta garajeen jabeek San Severino plazatik sartzea dute egun osoko 24 orduetan astelehenetik ostegunera; ostiral, larunbat eta igandeetan Foru plazatik, 16:00etatik aurrera. Pio Bermejillorako sarrera berdin jarraituko du: sarrera Foru plazatik izango da beti eta irteera San Severino plazatik astelehenetik ostiralaren 16:00 orduetaraino. Ordu honetatik aurrera eta aste bukaera osoan zehar irteera Foru plazatik egin beharko da.
|
|