NAN berriztatzea

Balmasedako Udalak adostu du Balmasedarako eta Enkarterrirako NAN gure udaletxean berritzeko aukera ematea; hilaren bigarren asteazkenean egingo da (udan izan ezik) 2007tik aurrera. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Udaletxeko Bulego orokorretan (1. solairua) NAN zenbakia, izena eta telefonoa emanez. Oraingoz hitzordua eskatu ahal duzue martxoaren 14rako eta apirilaren 11rako.