Iaz euskarazko SMS beroen I. lehiaketa egin zen eta lortu zuen arrakasta ikusita, Aisia eta Aisialdirako Balmasedako elkarteak eta Euskara Zerbitzuak bigarren aldiz antolatu dute, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak lagunduta.
Parte hartu nahi izanez gero, mezuak 688 613 992 telefono zenbakira bidali behar dira otsailaren 1etik 7ra. Mezuak euskaraz eta gehienez 160 karakterrekoak izan behar dira eta irudirik gabekoak.
Mezu beroen lehiaketa da, eta, beraz, adierazkortasuna eta umorea hartuko dira kontuan. Irabazleak MP4 eskuratuko du eta gainerako parte hartzaileentzat ere opariak egongo dira.
Sari-banaketa San Valentin egunean izango da, otsailaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Balmasedako Kultur Etxearen ekitaldi aretoan.
Kepa Gallego aktore ezagunak eta gure eskualdeko gazteek aurkeztuko dute, eta sorpresa ugari egongo dira bertaratzen direnentzat. Guztiok zaudete gonbidatuta.
|