|
Félix de la Torretik Gaztelu kalerako sarbidea itxita egongo da urbanizazio obrak egiten ari diren bitartean; hori dela eta, Gaztelu kaleko egoiliarrek edo kale horretan garajea dutenek behin-behineko txartela izango dute, oinezkoen kale horretatik sartu ahal izateko. Txartelaren eskabidea Udaletxeko Bulego Orokorretan (1. solairua) egin behar da, eta eginda dagoenean, Markes plazako Behargintza-Enkarturreko eraikinean jaso ahal izango dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara.
|
|