|
Urtero bezala, seme-alaben hezkuntza-eredua hautatu behar dugu, eta, horretarako, Euskara Zerbitzuak, Alkarbiderekin batera, gutuna bidaliko die 2 eta 3 urteko umeen gurasoei, euskara hutsezko ereduaren alde onei buruzko informazioa emateko. Informazio horrekin batera, Balmasedako 120 familia horien artean umeentzako puzleak banatuko dira.
| |