“Ortzadar” enpresak Emakumearen Etxea kudeatuko du

Duela gutxi, Balmasedako Udalak Emakumearen Etxearen kudeaketa osoa  Ortzadar, SL enpresari adjudikatu dio.

ORTZADAR, SL enpresak gizarte, kultur eta prestakuntzako programak kudeatzen ditu, eta 1991n  sortu zenetik etengabe hazi eta garatuz joan da, gaur egun sektorean erreferente bihurtu arte.

Aukera Berdintasunerako eta Genero Politiketarako arloan, esperientzia handia du Administrazio Publikoarekin eta emakume-elkarteekin lan egiten.  

Balmasedako Emakumearen Etxea sendotuta dago gure herrian Genero Berdintasuna sustatzeko leku gisa. Gaur egun arteko ibilbideari esker, hasierako lan-ildoak zabaldu dira eta inguruko emakume elkarteekin elkarlanean aritzeko bideak ezarrita daude. 

Proiektuan lan egiten duen Ortzadarreko taldeak Emakumearen Etxearen funtzionamenduari eta elkarteekin dagoen lankidetzari jarraipena eman die; era berean, genero politikaren ikuspegia arlo desberdinetan txertatu eta berdintasuna bultzatzeko elkarteen lana sendotu eta lagunduko du.