Ia-ia 178.000 euro diru-laguntzetan

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak diru-laguntza batzuk onartu ditu: 17.831,04 euro gazteriaren politikak garatzeko,  4.318,31 euro gazteriari lotutako jarduerak egiteko eta, azkenik,   8.110,70 euro Gaztetxokoren entseguetarako lokalean obrak egiteko.

Aipatutako sailak 41.418,16 euroko diru-laguntza emango du Gazteluko Muinoaren Plan Berezirako eta beste 96.135 euro Larrugin kaleko Arkeologiako Aldea mugatzeko eta   PERCH idazteko.

Gizarte arloan, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 3.158,72 euro eman ditu gizarteratzeko langile  osagarrientzat; halaber, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 6.278,65 euroko diru-laguntza emango du drogazaletasunen aurkako komunitateko prebentzio programetarako. 

Guztira,  diru-laguntzetan  177.250,58 euro jasoko du Balmasedako Udalak.