Oinezkoen pasabide berria

Enkarterri etorbidea eta egin beharreko Galtzada kalea lotuko dituen oinezkoen pasabiderako eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da. Etorbidearen  56. zk.aren parean pasabidea eraikiko da, eta, horrela, proiektu honen bitartez,  kale horretako urbanizazio  berria eta Galtzada kalean egingo dena lotuta egongo dira. Bestetik, Enkarterriko etorbidearen goiko aldeko auzokideek hurbilago izango dituzte Galtzada kalean eraikiko diren aparkalekuak.