Argiak berritzen ari gara

El Peñueco auzoan, Boinas “La Encartada” museora joateko errepidetik Portoneraino farola berriak jarri dira, atsedenlekuan daudenen antzekoak. Bestalde, Balmasedako auzoetan kaleetako argiak berritzen jarraitzen dute, San Severino Zeharkalea, Presa Encimera, San Ignacio, Virgen de Gracia eta Magdalena Bajera auzoetan bukatu ondoren. Farola horiek Geltoki kalean, herriaren sarreran, daudenen antzekoak dira baina beso laburragoa dute.