Helburu nagusia
Euskara ondorengoetaratzea
Euskararen erabilera
Euskararen elikadura
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
Helburu estrategikoa 3 - Euskararen elikadura

Esparrua

3. a - Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea  
Neurria 3. a. 03 - Hizkuntza-paisaia ugaldu eta txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak
ere landu.
Ekintza
3. a. 03/1 - Toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia normalizatu Euskaltzaindiarekin bat etorriz
3. a. 03/2 - Hizkuntza ondarea gordetzeko eta zabaltzeko ekintzetarako laguntza eskaini
3. a. 03/4 - Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian (denda, taberna, akademiak eta abarrekoetakoan) euskararenpresentzia txukundu eta areagotu

Esparrua 3. c - Liburugintza
Neurria 3. c. 01 - Datozen urteotan orain arte baino arreta handiagoa jarri erosle eta irakurleengan, irakurzaletasuna bultzatuz, marketina antolatuz, merkatua zabalduz, ETBren, eskolen,liburudenden, liburutegien eta liburu-azoken bidez.
Ekintza
3. c. 01/1 - Udal liburutegiak era egokian hornitu, ezagutzera eman eta euskal materialen erabilera sustatu bertan
3. c. 01/2 - Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu
Neurria 3. c. 04 - Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin Administrazioaren, Euskal
Editoreen, Euskal Idazleen eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien elkarteen artean.
Ekintza
3. c. 04/1 - Euskal literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak, editoreak, itzultzaileak, bertsolariak) harremanetan jarri
eta urteko programa definitu
Esparrua 3. f - Publizitatea
Neurria 3. f. 01 - Euskaldunen merkatua eta honen kontsumo- eta errentagarritasun-ahalmenak aurkeztu publizitate-prozesuko eragileei (enpresa eta publizitate-agentzia handiei batez ere) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, EITBk eta Euskararen Gizarte-Erakundeen Kontseiluak , ahulezietan aipatutako `inertzia´, `errentagarritasun eza´ eta `konnotazio negatiboak´ neurri batean behintzat neutralizatzeko. Uste ezezkorrak, ohiturarik ezarena, errentagarritasunik ezarena eta abar gainditzeko publizitatea euskaraz egiteak dituen abantailak agertzen saiatu.
Ekintza
3. f. 01/1 - Publizitatea euskaraz egitearen aldeko sentsibilizazioan lan egin sektoreetako elkarteekin batera
(merkatarien elkartea, ostalarien elkartea,... )
Esparrua 3. g - Kulturgintza
Neurria 3. g. 01 - Kulturgintza: Haurrei eta gazteei zuzendutako kultur ekoizpenak lehenetsi,
euskara biziberritzeko duten garrantziagatik.
Ekintza
3. g. 01/1 - Udalaren menpeko kultur guneetan euskarazko materialak eguneratuta izatea eta herritarren eskueran
ipintzea
3. g. 01/2 - Euskaltegi, ikastetxe eta herriko elkarteekin batera ekintzak antolatu
Neurria 3. g. 04 - Kulturgintza: Administrazio guztien arteko loturak sendotu.
Ekintza
3. g. 04/1 - Inguruko herriekin eskualdeko kultur zirkuituak antolatu
Neurria 3. g. 05 - Kulturgintza: Lan-baldintzak hobetzen, sortzaileen lanabesak egokitzen, beren lanaren oihartzuna ozentzen eta euskararen eta euskal kulturaren erabilera bultzatzen lagundu Kultura Sailak.
Ekintza
3. g. 05/2 - Euskarazko kultur plangintza diseinatu, aldizkakotasuna bermatzeari begira
3. g. 05/6 - Udaletako azpiegiturak euskal kulturgintzan dabiltzan taldeen esku jarri
3. g. 05/4 - Herrian dauden kultur talde desberdinak eta hauen lana ezagutarazi
3. g. 05/5 - Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen presentzia bermatu
3. g. 05/7 - Euskal kultur produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea
Esparrua 3. h - Hedabideak
Neurria 3. b. 01 - Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa denez, euskarazko
komunikabideak hizkuntza-normalizazioaren arlo estrategikotzat jo behar ditu
administrazioak, baita euskarazko prentsak horretan zer paper jokatu behar duen erabaki ere , eta horren arabera laguntzak eskaini.
Ekintza
3. b. 01/3 - Eskualde edo herri mailako komunikabideetan euskararen erabilera bultzatzearren, laguntzak emateko
irizpideak finkatu eta horren arabera esleitu dirulaguntzak
Neurria 3. b. 02 - Jokaera enpresarial egokiaren aldeko apustua egin behar du prentsak. Produktu desberdinak eta merkatuan lehiatzeko modukoak eskaintzea ezinbestekoa du. Horretarako, besteak beste, inbertsioak egin behar dira azpiegituran. Gobernuak sektore ekonomiko bat dela onartu eta enpresa-trataera eman behar dio.
Ekintza
3. b. 02/1 - Eskualde edo herri-mailako euskarazko komunikabideei laguntzak emateko irizpideak finkatu eta horren
arabera esleitu dirulaguntzak
Balmasedako Udala

Plaza San Severino, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Fax:946 102 053
ayto@balmaseda.net