Helburu nagusia
Euskara ondorengoetaratzea
Euskararen erabilera
Euskararen elikadura
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
Helburu estrategikoa - Euskara ondorengoetaratzea

Esparrua

1. a - Irakaskuntza  
Neurria 1. a. 01/1 - Hizkuntza-politikaren arloan garatutako ekimenen eraginik aldekoena
hezkuntza-arloan antzeman da, hain zuzen ere, EAEko eta Nafarroako Lehen eta Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeetan. EAEn, irakaskuntza-sistemako B ereduaren eta bereziki D
ereduaren onarpenari esker gertatu da euskararen areagotzea gazteenen artean.
Ekintza
1. a. 01/1 - Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu
(gutunak, hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz.
1. a. 01/2 - Euskaldunen portzentajea altua duten udalerrietako ikastetxeekin elkartrukaketak egin, guneerdaldunagoetatik gune euskaldunagoetara, gune erdalduneko eskolumeek beste errealitate soziolinguistiko bat ezagutu dezaten
Neurria 1. a. 03 - Egitarau zehatzak eratu eskolaz eskola, irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua ta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere.
Ekintza
1. a. 03/3 - Ikastetxeen errotulazioa era egokian jartzeko laguntza ematea
1. a. 03/5 - Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza ematea
1. a. 03/4 - Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiak eta bestelako erakundeek (Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak,
... ) hizkuntzak sustatzeko kudeatzen dituzten programen eta dirulaguntzen berri eman
1. a. 03/6 - Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatzen dituen Euskal Girotze
Barnetegiak eta Euskal Girotze Egonaldiak izeneko programen berri ematea eta horietan parte hartzeko animatu eta
eskaera bideratzeko laguntza ematea
1. a. 03/7 - Ikasgelaz kanpoko ekintzetan euskararen erabielra areagotzeari begira, Eusko Jaurlaritzak horretarako duen
programaren berri ematea eta horretan parte hartzeko laguntza eskaini
1. a. 03/8 - Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren
baliabideak edo laguntza eskaini
1. a. 03/2 - Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak martxan jartzeko eta daudenetan garatzeko laguntzak eskaini
1. a. 03/9 - `Euskara Zine Aretoetara´ programan parte hartzera animatu eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren
baliabideak eskaini (zine aretoa, sarrerak merkeagotzeko dirulaguntzak, esku-orriak prestatzea... )
Neurria 1. a. 06 - Eskolaz kanpoko erabilera-esparruekin (herria-auzoa-lagunartea-aisia) zubiak egiteko euskara-batzordeak osatu.
Ekintza
1. a. 06/2 - Euskararen erabilera bultzatuko duen Euskararen Batzordean ikastetxearen presentzia bermatzea
Esparrua 1. b - Euskalduntze-alfabetatzea
Neurria 1. b. 01 - Euskalduntze-alfabetatzeko ekintzabideak erabileraren ingurukoekin uztartu, eta arreta berezia jarri euskararen bizitasun etnolinguistikoa indartzeko ezinbestekoak diren gune geografikoetan, giza taldeetan eta gizarte-eremuetan, horiei lehentasun osoa eskainiz, ahalik eta eperik laburrenean, hizketarako gai diren euskaldunak lortzeko. Horretara heltzeko, efektu biderkatzailea izan dezaketen giza taldeak identifikatu behar dira, helburu zehatzei erantzuteko ikastaroak antolatu eta hasierako mailatik bukaerarainoko ikasketa-prozesu osoa hitzartu gizarteko hainbat eragile eta talderekin.
Ekintza
1. b. 01/4 - Herritarren artean euskara ikastearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta herrian euskara ikasteko dauden
aukeren berri ematea
1. b. 01/5 - Atalase-maila (5. eta 6. mailak) gaindituta daukatenentzako eskaintza egokitua
1. b. 01/2 - Euskaltegiekin batera ekintzak jarri abian, ikasleei euskara sendotzeko: topaguneak, jardunaldiak, udarako
barnetegiak, murgiltze ekintzak...
1. b. 01/3 - Baldintza minimo batzuk betetzearen truke dirulaguntzak eskaini
1. b. 01/7 - Euskara ikasten ari direnak euskara erabiltzen motibatzea
1. b. 01/1 - Kasuan kasuko eragile eta taldeak identifikatu jarduera esparruka eta horren arabera ikastaroen eskaintza
bideratu.
Esparrua 1. c - Familia
Neurria 1. c. 01 - Euskararen familia bidezko jarraipenari ekiteko, bi gune nagusitan egin behar da indar: gazteengan, bikote-hizkuntza finkatzeari begira, eta familia osatu berriengan,
haurraren lehen hizkuntza ziurtatzeari begira. Horretarako, jarraipenean zuzeneko eragina (gurasoak, gurasogaiak, haurrak) nahiz zeharkakoa (haurtzaindegiak, aindariak,... ) dutenak sentiberatzeko eta eskolaratzeko ekintzak behar dira; halaber, euskaraz egiteko zerbitzuak, guneak eta aukerak eskaini behar zaizkie, xede-talde bakoitzari mezu eta ekintza zehatzak proposatuz.
Ekintza
1. c. 01/1 - Euskaraz dakiten haur zaintzaileen zerrenda osatu eta gurasoen eskura ipini
1. c. 01/4 - Derrigorrezko ez den ikastaldian (0-3 urte) euskarazko haurtzaindegiak edo haur-eskolak eskaini
1. c. 01/8 - Familia osatu berria duten bikote erdaldunak euskalduntzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak
1. c. 01/12 - Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatzeko egitasmoak (bildumak: ipuinak, kantuak,... )
1. c. 01/2 - Euskararen erabilera ardatz nagusitzat izango duten guneak eratu
1. c. 01/3 - Familia barruan euskararen erabilera bultzatzeko euskarazko mintza-lagun zerbitzuak martxan ipini
1. c. 01/7 - Familia osatu berria duten bikote euskaldunetan bai haurrekin eta bai elkarren artean ere erabilera
sustatzeari begirako jarduerak
1. c. 01/10 - Haurrentzako zerbitzuak kudeatzen dituztenekin hitzarmenak sinatu euskararen erabilera bermatzeko
Balmasedako Udala

Plaza San Severino, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Fax:946 102 053
ayto@balmaseda.net