Kokapena
Informazioa
Kale-izendegia
Biztanleria
Garraioak
Osasuna
Hezkuntza
Jakingarriak
Hiribilduari buruzko informazioa
Erkidego Autonomoa Euskal Herria
Lurralde historikoa:
 Bizkaia
Auzitegi-barrutia:
 Balmaseda
Kokapena:
 Ipar latitudea 43º 11´45" eta Sortalde luzera 0º 29´40"
Azalera:
 22,3 Km2
Mugak: Balmaseda Bizkaiko hego-mendebaldean dago, Kadagua ibaiaren ertzetan. Hauexek dira bere mugak: Iparraldean Artzentales Harana eta Sopuerta Kontzejua, Hegoaldean Mena Harana, Ekialdean Zalla kontzejua eta Mendebaldean, berriz, Mena Haran eta Artzentales Harana.
Geografia. Balmaseda udalerriak eremu menditsua betetzen du, Ipar-mendebaldea Ordunte mendien luzapenak hartzen du, Mena Haranarantz jaisten den aldapa monoklinala izanik, gailur andana osatuz; tontorrik aipagarrienak hauexek dira: Kolitza (874 m.), Canto (715 m.), Garbea (715 m.) eta Terreros (865 m.). Terrerosen altueratik behera, Kadaguaren ertzera jaisten doa, tarteko tontor batzuetatik pasatuz -Sabugal mendiak (656 m. Campa de los Tueros (598 m.). Ekialdean, Kadagua ibaiaren eskuinaldetik, lurrek berriz ere gora egiten dute, Arbaliza tontorreraino (685 m.).
Hidrografia. Kadagua ibaiak ingurua mozten du, haran estua osatuz, Sortaldetik Enkarterriren komunikabide naturala izango dena. Balmasedan zehar, ezkerraldeko aldapetan behera datozen errekastoak (Tueros, kolitza, Acebo) jasotzen ditu, eskumaldetik, berriz, Angosturaren urak jasotzen ditu.

Azpiegitura ekonomikoa: 3.060 lagunek osatzen dute populazio aktiboa eta horietatik 893k (%30,65) ez dute lan egiten.

  • Lehen sektorea: 73 lagunek egiten dute lan sektore honetan (%3,44). Atzerantz doan sektorea da, bai biztanleria zati txikia ari delako jarduera honetan, bai gero eta nekazal esplotazio gutxiago dagoelako ere. Eremu aldapatsua izanik, zaila da lurra lantzea, hori dela eta %4 baino ez da erabilgarria. Baratzeak dira nagusi, ohiko produktuekin (artoa, patata, fruitarbolak eta mahastiak, txakolina egiteko) Bestetik, 300 Ha. inguru belardiek eta landek osatzen dute, abeltzaintzaren ezaugarri, batez ere abelgorriak agertuz. Aipatu behar da basogintzak berebiziko indarra hartzen ari dela (lurren %70).
  • Industria eta eraikuntza. 880 lagun ari dira arlo honetan (%41,47). Balmasedaren oinarri ekonomikoa da. Bi dira batez ere jorratzen diren alorrak, nolabaiteko espezializazioa ematen baita, metala eta altzariak. Metalgintzak (F. Murga, Trameinsa, Jar, etab.) galdaketa eta laminatuei ekiten die batez ere. Altzari arloa (komertziala eta altzarigintza), berriz, aspaldikoa da, izan ere "altzarien hiria" deitzen zaio Balmasedari, jarduera hau inguruko basogintzak ahalbideratu baitu neurri handi batean. Udalerriko industria arloari bultza ematekotan, El Páramo Industrialdea sortu da.
  • Zerbitzuak. 1.169 lagun ari dira arlo honetan (%55,1). Inguru honetako berezko izaera industrialak arlo hau izugarri haztarazi du.

Komunikazioak. Balmaseda Bilbotik 30 km.-ra dago, bien arteko garraiobide ezberdinak egonik:

  • Errepidez, C-6318 eta C-636 errepideetatik. Beste bide batzuk Amurrio-Gasteiz (C-6210), Santander (C-6210) eta Villasana de Mena-Burgos (C-6318) dira. Kadaguako Korridorea egiten ari dira, zeinen bidez Bilbo eta Balmasedaren artekoa 15 min.-tan egingo den.
  • Trenez, FEVEk Bilbo eta Balmasedaren arteko linea erregularra dauka.
  • Autobusez, ANSA Cia.-k Bilbo eta Balmaseda lotzen ditu. Horretaz. gain, Bizkaibusek udalerria Ezkerraldearekin lotzen du.
Ayuntamiento de Balmaseda
San Seberino Plaza, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net