|
Balmasedarrek
batez ere Mexikora, zilarraren erauzketa eta esportazioa, Kubara,
komertzioa eta Perura, meatzaritza, jo zuten.
Bost talde nagusi zeuden:
zilarraren merkatariak; merkatariak, askotan metalei lotutakoak;
kargu militarrak, Gobernadorea adibidez;, eta bestelako lanbideak
zituztenak.
Euren jaioterrira itzultzean,
indianoak izango dira. Hauek, euren dirutzaren zati bat Hiribilduan
lanak gauzatzen ematen dute. Aipagarriak dira: Juan de Urrutia,
San Severino elizako Kristoren kapera sortu zuena,; Juan de la Piedra,
Santa Klara komentua eraiki zuena; Hilario de Taramona, Ospitale
Berria; Martin Mendia, Mendia Ikastetxearen bultzatzailea, Pio Bermejillo
eta Angeles, bere arreba, Udal Ikastetexearen sortzaileak; Marcos
Arena, txapelen lantegia; eta "herriko seme-alaba on batzuk",
San Severino plazaren berriztatze eta edertzea ordaindu zutenak.
|
|