|
|
|
 |
J. E. Delmás-en
grabatuaren zertzelada
|
|
|
|
Sarrera |
|
|
|
|
|
|
|
Enkarterriko
hegoaldeko muturrean kokatzen da, Bizkaiak Burgoseko lurrekin bat
egiten duen gunean. Mendebaldetik ekialdera hartuta, Artzentales,
Sopuerta eta Zallarekin dauka muga, hegoaldetik, berriz, Mena Haranarekin.
Klima ozeanikoa da, goizeko behe-laino ugarirekin.
Balmaseda Hiribildua Kadagua ibaiaren ezkerraldean dago, troka
txiki bat sortzen duen tokian.
Erdi Aroko bide-hiritzat hartua, pasatu eta biltzeko lekua baitzen,
merkantzia salerosteko tokia zen azken batean. Hori dela eta, oso
laster hiribildu-azoka bihurtu zen.
Antzinako gunea lau kalek osatzen zuten. Hauek, San Severino
plazatik hasten dira, eliza eta gaur eguneko udaletxea dagoen lekua.
Lehenengo eta behin, Aldapa kalea dago, antzinako gaztelurekiko hurbilena.
Bestetik, Hedegile kalea dago, hiribilduaren erdigunea eta XVI eta
XVII. mendean galdaragintza industria biltzen zuen gunea ere bazena.
Beste kale batean, Erdikoa zena eta gaur egun Pio Bermejillo
deritzona, XVIII. mendera arte aurreko udaletxea, kaleen arteko lotunean,
eta antzinako ospitalea zeuden. Gune honetan zegoen azken kalea, kale
Zaharra edo Harategia zen, gaur egun Martin Mendia dena. Bertan San
Joan Moraleko eliza dago.
Harresien barnealdean, Kubo eta Done Laurenti auzoak zeuden, azken
honen barruan, Zubi Zaharretik hurbil, antzinako juderia zegoen, kale
txiki eta estudun tokia, bloke txikia eta trinkoa osatuz. Kubo auzoa
Menarako irteeran zegoen. Izena De la Puentetarren etxeak ematen zuen
dorre handi edo kuboak ematen dio.
Hiri hedakuntza handia gertatu zen zabalgunean eraikuntza berriak
sortzen hasi zirenean. Horrela bada, Larrugin kalea, horietako lehena
eta eskulangile, zapatari eta larru-ontzaileen bilgunea, Kadaguaren
eskumaldeko ertzean zegoen. Gerora, Kristoren zabalgunea, Karmeldarren
antzinako komentua zena eta gaur egun La Roblako tailerren kokagunea;
Magdalena da honelako azkena, Castrorako bidean, izen bera daukan
baselizaren inguruan.
Hiribilduaren landa-inguruak berriz, nekazaritza eta abeltzaintzari
ekiten dioten baserriek osatzen dituzte, Pandozales, Arbiz, Penilla
eta Peñueco auzoetan.
Balmasedaraino hurbiltzeko garraiobide andana dugu. Honela bada, C-6318
eta C-636 errepideetatik heldu gaitezke. Kadaguako korridoreak, oraindik
eraikitzen ari dena, Bilbo eta Balmaseda 20 minututan lotuko ditu.
FEVE trenbideak, Bilbo eta Balmasedaren arteko ohiko ibilbidea dauka,
50 minutukoa, gaur egun tren berriekin eta oso ondo berritua. Hauekin
batera, Bizkaibus eta ANSA autobus konpainiak dauzkagu. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Balmasedako
udala
|
|
|
 |
|
San Severino Plaza, 1 - 48800
Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|