|
|
 |
| Palacio
Urrutia |
|
|
|
Pertsonaiak |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Herri edo hiri bakoitzak bere seme-alabarik
onenei dien esker ona erakutsi behar die, bere berezko mugetatik
kanpo jaioterriko izena goretsi dutenei hain zuzen ere, eta bertoko
historiaren barruan toki berezia eskaini.
Agian izenen bat ahaztuko dugun arren, hona hemen hurrengo hauek:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
JUAN
ORTIZ DE BALMASEDA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Bizkaiko mailegu-emaile
eta Arabako Justizia
XIV. mendea
"Balmasedaren ohorea"
dela dio kondairak. Fernando IV, "Kokatua" erregearen
Diruzain Nagusia eta Txit Begikoa izan zen. 1284an Bizkaiko
Jauna Lope Diazek Urduñari eman zion Foruan parte sinatu
zuen. Sancho Ausarta erregearen ahalduntzat eta Merio tituluarekin,
Larrunen 1293an eman ziren konferentzietan hartu zuen parte.
Aiara Haraneko Jauna Juan Sanchez de Salcedo, Beltza, etsaitzat
zuen, eta honek 1320 urte aldera Laudion hil ere egin zuen,
Nerbioi ibaiaren ertzetan. Gertakizun hark bere ausardi eta
dohainak goresten zituzten kantak agerrarazi zituen.
Juan Ortiz Garteizeko konde
izan zen eta Balmasedako plaza zaharrean, jauregi izugarria
eraiki zuen, 1881era arte iraun zuena eta Ikatzaren etxetzat
ezagutzen zena, azken urteetan, inor bizi ez zela, mea horixe
gordetzeko erabili zelako. Bere azken oinorde eta jabea, Bornoseko
Kondea izan zen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
JUAN
DE BALMASEDA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Militar eta Gortesaua
XIV eta XV. mendeak
Gaztelako Infantearen oholtzetako
gozogilea, ondoren Aragoiko errege Fernandorena izan zen bezala.
1410ean, Antequera hartzean erakutsitako ausardiagatik ezaguna.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ENRIQUE
DE LUCERGA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Militarra
Jaime I-ri lagundu zion Valentziaren
konkistan eta luzez saritu zuen Orihuelako erregeak.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
GARCIA
de la PUENTE |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Militarra
XV. mendea
De la Puenteko jauna, Juan Castilla erregearen
basailu duintasuna zuena, Haro eta Brionesen artean hil zen,
Gaztelau eta Nafarroako tropen arteko borroka batean. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
LOPE
HURTADO de SALCEDO |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
XV-XVI.
mendeak
Etxe indartsu eta Plazako leinuko orubeko Jauna, Juana Anderea,
Zoroa, Erreginaren kontu-hartzailea, bere seme Carlos V enperadorearen
ganberako aitoren seme, haren enbaxadorea Saboya eta Portugalen
eta Garciez kondeen aita, Espainiako handiak. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
PEDRO
HURTADO de la PUENTE y MENDOZA |
|
|
|
|
|
|
Jesuita
apaiza. Teologo eta filosofo ospetsua
1560-1642.
Elizako gai guztietan zuen jakinduria handia zela-eta elizaren
Buru-argia, baita latinez hitz egin eta idazteko zuen erraztasunagatik.
Teologia irakaslea izan zen, Iruñan lehenik eta Valladolid
eta Salamancan geroago. Valladolideko Jesuiten Ikastetxeko Prefektua
izan zen |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
SANCHO
de HURTADO de la PUENTE |
|
|
|
|
|
|
|
|
Historialari
eta legegizona
1561-1647
Sevillako entzutegiko entzulea izan zen (1617) eta Granadakorako
izendatua (1644), adina zela-eta uko egin bazion ere. "Crónica
de los Reyes de leon y Castilla" lana zuzendu zuen, Ambrosio
de Morales historialariarekin batera, batez ere Pedro lópez
de Ayalak Fernando III, Santua, Alfonso X, Jakintsua, Sancho
Ausarta eta Fernando IV, Kokatua, erregeen gainean idatzi zituenak.
Madrilen hil zen. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
GARCIA
de las LANDERAS-PUENTE |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Lege-aholkularia
XVI. mendea
"De Byzcainorum nobilitate et exeemptione, in glosa ad
initium legis XVI, tit.I Fori Byzcaini" lana idatzi zuen,
non Jaurerriko antzinatiko nobletasuna eta askatasuna defendatzen
duen. Dena dela, Bizkaiko Juntetxeak eta hiribilduek debekatu
zioten argitaratzea. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
DIEGO
de URRUTIA y de los LLANOS |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Militar
eta itsasgizona
1562- 1640.
Santiago Ordenako Zalduna, armadan aritu zen 40 urtetik gora,
Santa Cruz markesaren agindupean. 1583an Azore uharteetara burututako
espedizioak egon zen, Nueva España zeritzan itsasontzi
taldean egonik. !640an hil zen, zaharrik, Balmasedan Maiorazko
eta Kapelautza bana sortu ostean. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
SEVERINO
de MANZANEDA y ZUMALABE |
|
|
|
|
|
|
|
1644
XVII. mendea
Santiagoko jantziko Zalduna. Espainiako infanteriako landa-maisu
eta Kuba uharteko gobernadorea, bertan Matanzaseko San Severino
Gaztelua eraikitzen hasiz. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
MANUEL
ANTONIO de HORCASITAS |
|
|
|
|
|
|
|
|
XVIII.
mendea
1758an erreinuko Ogasun Aholkularia eta Diruzain Orokorra.
Jaiotzez Balmasedakoa eta Miguel de Horcasitas y Avellaneda
jaunaren biloba, bertoko alkate eta Balmasedako Erret Aduanen
Administraria izandakoa. Martin Mendia kaleko jauregitxo eder
batean bizi zena. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
JOSE
de URRUTIA y las CASAS |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Armadako
kapitain Generala
XVIII. mendea
Artilleria eta ingeniarien zuzendari nagusia izan zen eta El
Prado Museoan Goyak pintatutako erretratu bat dauka. Zallan
jaioa bazen ere, luzaroan bizi izan zen Balmasedan, berton "Ad
Honorem" alkatea ere izanik. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
RAMON
GIL de la CUADRA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Zientzialari
eta filosofoa
1775-1860.
"Tablas comparativas de todas las sustancias metálicas
para conocerlas y distinguirlas por medio de sus caracteres
exteriores" delako lan baimenduaren egilea izan zen. Amerikan
ibili zen AEB-ekin espainiar jabetzen mugak erabakitzeko ordezkaritzaren
barruan. Indietako Idazkaritzaren ofiziala izan zen, Gobernazio
eta Itsasoz bestaldeko gaien Ministroa eta baita senatari eta
diputatua legealdi ezberdinetan. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
MARTIN
de los HEROS e HITA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Idazlea,
Historialaria, Militarra eta Politikaria
1786-1859
Karrantza Haranean jaioa bazen ere, Balmaseda izan zen bere
berezko herria. Humanitateak ikasi zituen Madrileko San Isidro
Ikastetxean eta ondoren armen karreran sartu zen, Cuerpo de
Armas de la Real Persona delakoan.
Independentziaren gerratean zehar zalduneria-ofizialen irakaslea
izan zen, gudaren bukaeran teniente-koronela izanik. 1823an
Belgikara egin zuen ihes, bere ideia liberalak zirela-eta. Gobernazio
ministroa izan zen 1835ean eta 1840an Jauregiko intendente kargua
komisioan eskaini zioten eta liburuzaina soldatarik gabe. Besteak
beste, "Recuerdos de un viaje por Flandes y Bélgica"
eta "Historia de la villa de Balmaseda" idatzi zituen. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ENRIQUE
de VEDIA y GOSSENS |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Idazlea
eta intelektuala
1802-1863
Espainiako probintzia ezberdinetako buru politikoa. Espainiar
kontsula Liverpool eta Jerusalemen. Hantxe hil zen itzulera
prestatzen ari zela bere lan literarioak argitaratzeko asmoz.
Liburu ugari argitaratu zituen. Ederto hitz egiten zuen frantsesez,
ingelesez eta italieraz, liburutegi oparoa eta aukeratua izateaz
gain. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ESTEBAN
SEVERINO de CARIAGA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Idazlea
XVIII-XIX. mendeak
Idazle eta bertsogile trebea, bi aktodun "La vanidad abatida
y sentencia mas bien dada" drama komikoa idatzi zuena,
José Pérez del Camino castrotarrarekin lehian
zebilela, honen "Balmaseda redimida y esclava del cucharón"
lana zela-eta. Bi lan hauek Balmaseda eta Castroren arteko aurkakotasun
historikoaren isla ziren. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
JUAN
de la GRANJA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1785-1853
Amerikan komertzio gizona, mexikar nazionalizatu zen. Mexikoko
Kontsul Orokorra izan zen Estatu Batuetan eta baita Diputatua
Batasuneko kongresuan.
Telegrafoa sartu zuena izan Mexikon, lehenengo linea Veracruz
eta hiriburu federalaren artean jarraiz.
Geroago, Mexikon argitaratu zen gaztelaniazko lehengo aldizkaria
sortu zuen, "El Noticioso de ambos mundos", bere inprenta
eta liburu-denda zuela.
Juan de la Granja birika-minez gaixotu zen eta 1853ko martxoaren
6an hil zen. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
PIO
BERMEJILLO e IBARRA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Indianoa
1820-1899
Finantzari eta industrialaria Mexiko eta Perun, zilar meategien
ustiapenean jardun zuen, dirutza handia lortuz. Bere testamentuan
125.000 pta jarri zituen ikastetxea eraikitzeko. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
MARTÍN
de MENDIA y CONDE |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Indianoa
1841-1924
Mexikon bildu zuen bere dirutza, komertzioan jardunez. Komertzio
eskola sortu zuen, Amerikara joatekoak ziren balmasedarrek kontularitza,
kalkulu eta korrespondentzia oinarririk izan zezaten. 1924ko
irailaren 6an hil zen eta hileta dolu erakustaldi izugarria
izan zen. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
EUSEBIO
ABASOLO "VINAGRE" |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Madrilen
bizi eta sarritan toreatu ere egin zuen. Urtero hartzen zuen
parte hiribilduko jaietan.
Zezenketetan zituen ezaugarriengatik baino gehiago, 1874ko azken
gerra karlistako Bilboren defentsan, gerrillari liberal talde
bat gidatzeagatik bihurtu zen famatu. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Balmasedako udala
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
San Severino Plaza, 1 - 48800 Balmaseda
(Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|