Sarrera
Antzinaroa
Erdi aroa
Amerika
Antzinako erregimena
Industrializazioa
Ondarea
Pertsonaiak
Argazkiak
  Trenbidea

  Industria
Industrializazioa
     Hiribilduaren biztanleria eta ekonomia susperraldia trenbide konpainia bi eta ordezko piezak egiteko lantegien sorrerari lotuta egongo da.

Compañia Ferrocarril del Cadagua delakoak , 1888an sortua, Zorrotza eta Balmaseda lotuko ditu, eskualdeko meatze-ustiaketa ahalbideratzeko asmotan: 1889 urtean "Memoria de La Robla" delakoa ezagutaraztera emango da. 1890ean izaera juridikoa emango zaio "Compañia de F.C. Hullero de La Robla a Valmaseda" izeneko elkarteari: Honen helburua euskal siderurgia Palentzia eta Leoneko ikatz-arroetako meaz hornitzea izango da. XIX. mendeko txostenek erakusten dutenez, Balmasedan bertan kokatu ziren Bilbo eta La Robla lotzen dituen trenbidearen tailer nagusiak.

Garai honetan aipagarriak dira hiribilduko industria bi. Bata, "Boinas La Encartada" zeritzona, 1892ko urtarrilaren 14an sortu zen, Marcos de arena y Bermejilloren ekimenez eta ehungintza arloko elkarte ingeles baten laguntzaz. Bestea, Mariano Murga Tamayoren altzari lantegia izan zen, hiribilduan altzarigintzako aintzindarietako bat. Gerora, bere seme, Fabio Murga Acebalek, 1934an, hasieran soldatze-elektrodoei begira, baina gero granaila-galdaketari ekin zion lantegia sortu zuen, nazioarteko maila lortu zuena "Talleres Fabio Murga" izenarekin.

Balmasedako udala

San Severino udala, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net