|
Hiru
gerratek balmasedar hiribilduaren historian eragin handia izango dute.
Konbentzioko Guda, hiribilduaren porrot ekonomikoa eragin zuena; Independentziarena,
hiribildua anabasa itzelean murgildu zuena; eta, azkenez, Guda Karlistak,
azpiegitura sozio-ekonomikoak guztiz suntsitu zituztenak.
Gerrateen amaierarekin batera, hiribilduan gizarte eta azpiegitura
sozio-ekonomiko eredu berria sortu zen.
Hiribilduaren hiri-egitura berreraikitzen
da, honako lanak eginez: plazen konponketa, espaloien mugaketa,
estolderia eta hoditeria sarea jartzen da, auzo egiturako etxe berriak
eraikitzen hasten dira eta baita lehendik zeudenen konponketa burutzen
da.
Industria berriak sortu ahala, antzinako
oparotasuna berreskuratzen da.
|
|