|
|
|
Balmasedako
lehenengo liburutegiari buruzko berriak 1882 urtera garamatza, Sustapen
Ministerioak Herri liburutegira, artean ez baitzuen Enrique de Vedia
izena, liburu katalogo bat bidali zuenean.
1927an lehenengo lana erosi zen,
harpidetzaren bidez: Enciclopedia Universal Ilustrada Espasa delakoa,
oraindik orain gure artean dagoela, erabiltzeko moduan dagoena.
Beranduago, 1948 eta 1959 artean,
Udal Liburutegi Publikoari zuzendutako erosketa txostena aurkezten
da, lehenengo tramitazio espedientea 1956-57koa izanik.
Azken urte horretan "Enrique
de Vedia" Udal Liburutegi Publikoa izendatzea erabaki zen.
1957an lehen altzariak erosten dira;
urte berean lehenengo estatistika eta irakurketa jarduerak burutzen
dira, gaur egunera arte horrela jarraituz.
1997 urtean Liburutegian hobekuntzak
sartu ziren, kokapena eta instalazioak besteak beste, sarbidea eta
hiritarrentzako zerbitzua hobetuz.
|
|