|
Gazte Zerbitzuak gazteriarekin
zerikusia duten ekintzak jakinarazteko eta antolatzeko ardura dauka.
Ingurune jakin batean lan egiten den neurrian, bertoko gazteei zuzendutako
ekintzak bideratzen dira.
Azken 3 urteotan, asteburuko txango ugari eta aste osoko zenbait
kanpamendu antolatu ditugu, estatu mailakoak betiere. Irtenaldi
hauek gazteei kirol jarduerak eskaintzea dute helburu, ohiko asteburuetan
bestelako ekintzak egiteko aukera ematea azken batean.
Gazte Zerbitzuaren beste helburuetako bat, gazteen arloari buruzko
gaiez informatzea da, jarduera eta guzti.
- Lan eskaintzak:
estatu eta eskualdeko egunkari nagusietatik astero jasotako lan
eskaintza guztiak dauzkagu.
- Internet:
teknologia berrien alde egiten dugu erabat; gure Interneteko eskaintzaren
bidez, erabilera erakutsi eta aholkularitza denon esku jartzen
dugu.
- Agiri, aterpetxe,
ikastaro, bekei... buruzko informazioa.
|
|