|
Balmasedako
I. Ehundegia hasi da |
|
|
|
Azaroaren 6an Lehenengo Ehundegiaren
hasiera ofiziala izan zen. 12 emakume langabek, urte batez, Tailer
horretan trebatzeko aukera izango dute. Ekitaldian honako hauek parte
hartu zuten: José Manuel Chico INEMeko probintziako zuzendariordea,
Alberto Manzanedo Zallako INEMeko zuzendaria, Joseba Zorrilla Zallako
Alkatea eta Gonzalo Richter lantegi-eskolako zuzendaria.
Tailerra emakumeei, batik bat, zuzenduta dago, emakumeak lan munduan
sartzeko dituzten arazoez jabeturik baitago Gobernu Taldea. Tailerrak
INEMen diru-laguntza izan du eta antolaturiko X. Lantegia da. Partehartzaileek
Errege Magoen kabalgata, Aste Santuko eta Erdi Aroko azokako jantziak
egiteaz gain, "La Encartada" txapel-lantegi berrirako ere
lan egingo dute. Laneratzeko ekimen guztietan bezalaxe, Udalaren Lan
Sailaren aholkularitza zerbitzuak babestuta dago, eta, beraz, ikasleek
lan bilaketari edo beren enpresa sortzeko aukerari buruzko informazioa
eska dezake
|
|
|
|
|
|