ONA txartela (Osasun Txartel Elektronikoa)
 

Herritarrentzako erabileretako osasun txartel elektronikoa, “ONA”, izango duen lehenengo herrietako bat Balmaseda izango da. Txartel berri horrek Osakidetzaren gaur egungo txartela ordeztuko du. Dena dela, txartelak baditu bestelako erabilerak, esaterako, Ateneoko aparkalekuko abonatuak (plaza alokairuan edo jabetzan dutenak) bertara sartu ahal izango dira txartel hori erabilita; halaber, dagoeneko Udal Liburutegian erabil daiteke. Horretaz gain, txartelaz ematen diren zerbitzuak txartel berri horren bitartez eman nahi dira: oinezko bideak, igerilekuak... Azkenik, txartelaren erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien... zerbitzuak erraz eta arin eskuratzeko modua izango dute. Osasun txartela edo “ONA” doan eskuratu ahal duzu, oraingoz, Enkarturren, 16 urtetik gorakoa bazara eta OTI (Osasun Txartel Indibiduala) baldin baduzu..