|
OSAGAIAK
Balmasedako sukaldaritzako gauzarik aipagarriena erabiltzen diren
osagaien kalitatea da. Piperrak, indabak, txerrikiak eta abar luzea.
Izan ere, derrigorrezkoa da putxeretan prestatzen den indaba-lapikoa,
ohitura zaharren arabera prestatutakoa, odoloste, txorizo, urdaia
eta saiheskiz hornitua. Horretaz gain okelak eta errekiak ere kalitate
handikoak dira
PUTXERA
PUTXERA indaba, urdai, txorizo eta odolostez osatutako plater bakarra
da. Ohitura honek La Roblako trenbidean zebiltzan makinisten ohituran
dauka jatorria, negu gorrietan, bazkaltzeko jaistea ere ezinezkoa
zenean, euren bazkaria lapiko edo putxeran berotzen baitzuten bazkaria,
trenaren makinaren lurruna aprobetxatuz.
Balmasedako bertako beste errezeta bat PATATAK BALMASEDAR ERARA
edo PATATAK ANTXOEKIN deritzona da.
TXAKOLINA
Txakolina Balmasedan XV. Mendearen hondarretatik
lantzen da Balmasedan, frantziar jatorriko abadeek ekarria, Done
Jakue bidearen bidez ziur aski. Oso garrantzitsua izan zen gure
hiribilduan, hori dela eta ardo honen salmentaren monopolioa izan
zuen Mena haranetik hasi eta Castro Urdiales bitartean. Bertoko
biztanleen %90kek lantzen zuten txakolina.. Duela hamarkada batzuetatik
hona produkzioa berreskuratu da eta gaur egun 60 bat herritar horretan
dabiltza.
|
|