Zelan heldu
Ostatua
Gastronomia
Txangoak
Jaiak
Aste Santua
Erdi Aroko Azoka
Turismo bulegoa
 Erdi Aroko Azoka
  Artisauek
Erdi Aroko azoka
Bidegurutzea, pasabidea, baina batez ere kultura nahasketa, bi egunez Balmasedak Erdi Aroko berezko tradizioaren sena berreskuratzen du.

AURKEZPENA
Balmasedako Erdi Aroko azokak 1999an dauka jaiotza, orduantxe ospatu baitzen bere sorkuntzako zortzigarren Urtemuga, Bizkaiko lehenengo Hiribildua den neurrian.
Antzezpenak eta jende andana izugarriak, azken urtean 150.000 lagunetik gora bertaratu baitzen asteburu osoan zehar, Erdi Aroko Azoka honek Euskal Herriko kultur eskaintzaren barruan berezko lekua izatea eragin dute.

      Hiribilduko alde historikoan zehar, balkoietan esekitako zutoihal eta estandartek, galtzuz estalitako kaleak eta balmasedar gehienak garai bateko arropez jantzita izateak, Balmasedari Erdi Aroko sena berreskuratzeko aukera ematen dio asteburu batez behintzat, garai horretan lortu baitzuen bere Hiribilduko Forua, komertzio jarduera itzela lagun.

Atzera begiratzea antzezpen batez hasten da, non aktoreek, 400 bat, Enkarterriko Hiribildu honen gertakizun historikoren bat erakusten duten, Alkatearen hautaketa, bertoko produktua den txakolinaren produkzioa eta salmenta...

Erdian, bere aztoreei lasai asko hegan egiten utziz, aztore-zaindaria egongo da eta baita suge-sorgintzailea ere.

Gune honetan, artisauak eta tailerrak ere egongo dira, hala nola, beira-putzegilea, hargina, ehulea eta irulea besteak beste. Ederto girotuta jantziei dagokienez, euren lehengaiak lantzen dituzte, bisitariei azken emaitza erakusteko asmoz.

      Balmaseda Hiribilduko erdi aroko kaleak, gainontzeko artisauentzako kokagunea izango da, artisau-eran egindako gaiak salduz, besteak beste, gozokiak, senda-belarrak, lurrinak, egurrezko eta larruzko produktuak. Jolasen artisauek eta titiriteroek kalean zehar ibiliko dira euren antzezpenekin.

      Erdi Aroko azoka gaueko ikuskizunekin osatzen da, jendearen gozagarrirako sua ardatz duten antzezkizunak eskaintzen dira eta.

Ayuntamiento de Balmaseda

Plaza San Severino, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Fax:946 102 053
ayto@balmaseda.net