Zelan heldu
Ostatua
Gastronomia
Txangoak
Jaiak
Aste Santua
Erdi Aroko Azoka
Turismo bulegoa
Balmasedako ibilbideak
Distantzia  31.65 Km Denbora  3h ordu inguru
Cota max.  Kolitza, 874m Bizikletaz  %100
Cota min.  Balmaseda, 147m Zati asfaltatua  8,85 Km
Desnivel  965m Lurrezko zatia  21,20 Km
Dificultad  Ertain-altua Porlanezko zatia  1,60 Km
 Garbea-Kolitza ibilbidea
 Hasiera tokia: Zuhaitz lodia
Amaiera tokia:
Pandozales

 IBILBIDEA:

Kolitzarako ibilbidea Zuhaitz lodian hasten da, Magdalena pasealekuaren hasieran , jabego pribatuko jauregi interesgarri bi dauzkana. Kale horretatik Harrizko gaztelura heltzen da eta geroago La Herbosara. Handik, Garmotik, La Porqueriza atseden-lekura heltzen da, zerbitzu ezberdinak dituena.

La Porquerizatik Kolitza gainera igoko gara, Balmasedako tontorrik nagusiena, 874 m-rekin. Bizkaiko bost mendi-adarretako bat, Oiz, Gorbeia, Sollube eta Ganekogortarekin batera.

Kolitza mendiaren tontorrean, San Sebastian eta San Roke baseliza daukagu, Bizkaiko eraikin erromaniko apurrenetako bat. Ehun bat metrora mendi-aterpea dago. Urtero herri erromeria ospatzen da bertan.

Kolitzan behera, gune berezia dago, zulo handi antzeko zerbait, antzina elurra udara arte mantentzen zuena, hori dela eta Elurtegia (La Nevera) deitzen zaio.

Porquerizatik behera, ibilbidea La Garbearaino luza daiteke (715 m), herrian dauden erromatar garaiko lehen aztarnak bertan aurkituz. Geroago Pandozales auzora igo gaitezke, San Isidrori sagaratua dagoen baseliza aurki dezakegu bertan.

Ibilbidea autoz osatzen da La Encartada txapel lantegia bisitatuz, ehun-faktoria, Marcos Arena Bermejillok hasia eta 1892an abian jarri zena.
  •  •  •  •  •  •  •
Balmasedako udala

San Severino Plaza, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net