Zelan heldu
Ostatua
Gastronomia
Txangoak
Jaiak
Aste Santua
Erdi Aroko Azoka
Turismo bulegoa
Balmasedako ibilbideak
Distantzia  X Km Denbora  X ordu inguru
Gehi.altuera  Balmaseda, 147m Bizikletaz  %100
Gutxi.altuera  Balmaseda, 147m Zati asfaltatua  X Km
Altuera_aldea  0m Lurrezko zatia  0 Km
Zailtasuna  Erraza Porlanezko zatia  0 Km
  •  •  •  •  •  •  •
  •  •  •  •  •  •  •
 Balmaseda Monumental ibilbidea
 Hasiera tokia: Geltokiko zubia
Amaiera tokia:
San Severino plaza

 IBILBIDEA:

Geltokiko zubitik hasi eta Martin Mendia pasealekutik zehar, Balmasedaren berezko irudia denera helduko gara, Zubi zaharra edo Muzarena, XII. mendean eraikia, antzinako Gaztelarako bidean derrigorrezko pasabidea zena.

Zubi Zaharrak Done Laurenti auzora jotzen du, antzina Balmasedako judutarren auzoa zena. Judutarrak 1486 urtera arte bizi izan ziren Balmasedan, urte horretan bota egin baitzituzten.

Ondoren Santa Klara monumentu multzora joko dugu. Gaur egun berrituta dago eta komentuan Hotel San Roque delakoa dago. Santa Klara eliza, komentuari lotua, erakustoki bihurtu da gaur egun.

Berriro ere bideari helduta, Martin Mendia kalerantz (Bajera ere deritzona) abiatuko gara, San joan Moraleko Eliza aurkitu arte, XV. mendean eraikia, aspaldian itxia elizkizunetarako eta laster batean Balmasedako Museo Historikoa izango dena.

Apur bat aurrerago, ezkerretara, Horcasitas Jauregia dago, gaur egun Buniel deritzona. XVIII. mendekoa da eta 1841era arte hiribilduko antzinako Erret aduana izan zen.

Martin Mendia kaletik aurrera joanda, hurrengo kale bazterrean ezkerretara joango gara, Hedegile kaleraino, Urrutia Jauregia aurkitu arte.

Hedegile kaletik jaitsi eta San Severino plazara helduko gara, hiribilduko garrantzitsuena San Severino eliza buru duela.

Elizaren ondoan Udaletxea dago, aurrealde eta arkupe aipagarriak dituena, azken hau zutabez betetako gune zabalarekin, mudejar garaiko lan batzuen antzekoa izanik, "Mezkita" ere deitzen zaio.

San Severino plazaren buru Martin Mendia jaunaren estatua daukagu, hiribilduko seme kutuna. Hemendik Hedegile kaletik joan gaitezke, Hiribilduaren Alde Zaharreko bazter guztiak aurkitu ahal izateko.
Balmasedako udala

San Severino Plaza, 1 - 48800 Balmaseda (Bizkaia) - Tel:946 800 000 - Faxa:946 102 053
ayto@balmaseda.net