Alkatea
Osaketa
Aurrekontuak
Hauteskundeak
Ordenantzak
On-line tramiteak
Egitasmoak
Lan-eskaintza
Senidetasuna
KIUB
 
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa | Aholkuak
 Helbidea:  San Seberino Plaza, 1.  48.800  Balmaseda
 Ordutegia:Astelehenean 15:45etatik 18:45etara
                    Asteartetik ostegunera 8:45etatik 13:45etara
 Telefonoa: 94 6802990
 Faxa: 94 6102053
 E-mail: kiub-balmaseda@kontsumo.net

AHOLKUAK


HAUSNARTU: Ahalegindu zaitez bihozkada edo publizitatearen eraginaren pean ez erosten eta ez ibili presaka erosi edo zerbitzuak kontratatzean. Aztertu zure beharrak eta kontuan izan darabilzun aurrekontua
INFORMA ZAITEZ: Produkturen bat erosi edo zerbitzuren bat kontratatu aurretik, informa zaitez eskuratzeko edo erabiltzeko baldintzei buruz eta baita eskubideen bermea lortzeko bideaz ere. Horretaz gain, aukerarik hoberena lortzekotan, gure bulegoetan produktu eta zerbitzuen konparazio-azterketak lor ditzakezu.
AUKERATU: Erreklamazioak argitzean berme eta ziurtasun handiagoa izateko, Kontsumo Bitartekaritzari atxikitako saltokiek konfiantza handiagoa eman diezazuke, hasteko ez da bide txarra.
AURREKONTUAK: Ondasunen bat erosi edo zerbitzuren bat kontratatu baino lehen, eskatu aurrekontua eta gorde beti beraren kopia bat.
PREZIOAK: Prezioak askeak dira. Ondoen aukeratzekotan, konpara itzazu saltoki ezberdinetako ondasun edo zerbitzuen prezioak erabakia hartu aurretik.
KONTRATUAK: Irakur itzazu kontratuak sinatu baino lehen eta gorde ondoren kopia bat. Ez sinatu inoiz kontratu edo eskaririk hutsune zuriak baditu eta argi eta garbi utzi bertako baldintzak.
FAKTURAK: Eska ezazu beti faktura edo erosketa-agiria. Begira ezazu saltokiko datuak eta emate eguna agertzen diren berau gorde aurretik.
BERMEAK: Erosi edo kontratatu orduko itzultzeko edo bertan behera uzteko aukerari buruz galdetu. Eskatu bermea idatziz, behar den zigilua daukala, produkturen eskuratu edo zerbitzuren bat kontratatzean.
PUBLIZITATEA: Produktuaren prezio, erabilera eta ezaugarriei buruzko publizitatea argia eta zehatza izan behar da. Eska ezazu benetako informazioa eta zehatza era berean, erosi nahi duzun produktu edo kontratatzekotan zauden zerbitzuaren gainean.. Ez ahaztu eskainitako guztia eskagarria dela.
ERREKLAMAZIOAK: Arazoren bat egon dela baderitzozu, aurkez ezazu erreklamazioa. Erreklamazio orria saltokian bertan lor dezakezu edo kontsumitzaile elkarteren batean, edo KIUB-an bertan. Apunta ezazu doako telefono zenbaki hau: 900 600 500.
ELKARTZEA: azter ezazu kontsumitzaile elkarteren bateko bazkide egiteko aukera. Zure eskubideen aldeko laguntza eraginkorra izango duzu, informazio handiagoa eta kontsumitzaile eta erabiltzaileon eskubideen alde beste partaide batzuekin batera jardun ahal izango duzu.