Alkatea
Osaketa
Aurrekontuak
Hauteskundeak
Ordenantzak
On-line tramiteak
Egitasmoak
Lan-eskaintza
Senidetasuna
KIUB
 
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa
 Helbidea:  San Seberino Plaza, 1.  48.800  Balmaseda
 Ordutegia: Astelehenean 15:45etatik 18:45etara
                      Asteartetik ostegunera 8:45etatik 13:45etara
 Telefonoa: 94 6802990
 Faxa: 94 6102053
 E-mail: kiub-balmaseda@kontsumo.net
Balmasedako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Udalak balmasedako herritarrei doan eskaintzen dien zerbitzua da, berez dauzkaten eskubideak zaintzeko asmoz, bertan:

1. Herritarrek ezagun dezakete ondasunen erosketetan eta zerbitzuen erabileran norberaren eskubideak zelan zaindu.
2. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen aldetik kexak, salaketak eta eskariak jasotzen dira.
3. Dagokion erakunde edota dena delakoari bidaltzen zaio.
4. Bitartekari lana egiten da, denen arteko akordioan oinarritutako irtenbideak bilatuz, eskari zein kexetan.
5. Kontsumo arloarekin zerikusia daukaten bestelako erakunde publiko zein pribaturen berri ematen da, helbideak eta eginkizunak.
6. Kontsumo arloko heziketa eta trebakuntza ekintzak sustatu eta gauzatzen dira.


Kiub zerbitzuaren jasotzaileak:

1. Azken jasotzaileak diren neurrian, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzen dituztenak.
2. Ezin izango dute Kiub zerbitzua erabili, ondasunak edo zerbitzuak bildu, erabili edo kontsumitu egiten dituztenek azken jasotzaileak ez badira.



KIUBera joatea komenigarria da:

1. Ondasuna EROSTERAKOAN (etxebizitza, autoa, altzaria, elektrotresna) edo zerbitzua kontratatzerakoan (adibidez, asegurua, lanak, banketxeak, bidaiak, autoaren konponketa), kontsumitzaile garen neurrian dauzkagun eskubideak ezagutu ahal izateko.
2. Ondasun edo zerbitzua ESKURATUTAKOAN, gure eskubide eta interesak kaltetuta suertatu direla uste badugu, kexa edo erreklamaziorik aurkeztuko badugu, edo gure eskubideen alde egiteko prozeduraz argibideen berri izateko.


KIUBak ezin du esku hartu honako kasu hauetan:

1. Partikularren arteko kontratu harremanetan..
2. Epaituta edo epaiketa bidean dauden gaien inguruan.
3. Erakunde publikoen aurkako kexetan.


KIUBen eskarik egiteko, kontsultatzeko edo kexak jartzeko, honakoa adierazi behar da:

1. Kexa jartzen duenaren izena, abizena, helbidea eta telefonoa
2. Kexa jartzen zion enpresa edo norbanakoaren izena, helbidea eta telefonoa.
3. Kontsulta, kexa edo eskariaren gaineko gertakizunak.
4. Egiten den eskaria: informazio bidalketa, produktu aldaketa, diru itzulketa, hutsaren konponketa, etab.
5. Agiri esanguratsuak: fakturen kopiak, kontratuak, sinatutako agiriak, etab.


Eskariak, kontsultak edota kexak norbera bulegora joaz, faxa bidaliz edo gutunez egin beharko dira. Posta elektronikoa ere bidal daiteke honako helbide honetara: kiub-balmaseda@kontsumo.net