| |
Galtzada kalean
eraikitzen ari diren BOEko 28 etxebizitzen zozketarako eskaerak
aurkezteko epea otsailaren 29an amaitu zen. Guztira, 173 eskaera
aurkeztu dira; horietatik 24k ez dituzte baldintza guztiak betetzen.
Onartutako 149 eskaeretatik, 101 pertsonak Etxebiden izena emanda
dute, eta horregatik, lehentasuna izango dute zozketan; gainontzeko
48 pertsonak ez daude Etxebiden. Halaber, gogorarazi nahi dugu
etxebizitza bi egokituta daudela elbarrientzat. Bederatzi
eskatzailek ez dute eskaturiko gutxieneko diru-sarrerarik jasotzen
(9.000 euro), beste hiruk gehieneko diru-sarrerak (33.100 euro)
baino gehiago jasotzen dute, bost eskaerak ez dute erroldatze
baldintza betetzen (bost urtetik gora edo bestela, 10 urte azken 12
urtean), eskatzaile batek badauka beste etxebizitza bat jabetzan eta
azkenik, bi eskatzailek bizikidetza unitateko kide-kopurua (5 kide)
gainditzen dute. |
|