• Español

Eventos

Sherlock Holmes: Juego de sombras 
Otsailaren 26an, 17:00etan eta 19:30ean
Otsailaren 27an, 19:30ean
7 urtetik gorakoentzat.
Generoa:
Akzioa, thrillerra.
Zuzendaria: Guy Ritchie.
Antzezleak: Robert Downey Jr. (Sherlock Holmes), Jude Law (Watson doktorea), Noomi Rapace (Sim), Stephen Fry (Mycroft Holmes).

Sherlock Holmes beti izan da azkarrena…, orain arte. Izan ere, krimenaren beste maisu bat sortu da; Moriarty irakaslea, hain zuzen ere. Holmes bezain adimentsua izateaz gain, gaiztakeriarako gaitasun handia eta eskrupulu eza ere baditu. Eta ezaugarri horiei esker abantaila lor dezake ikertzaile entzutetsuaren aldean. Horrela, ikerketa arriskutsuagoa izango da Holmesek eta Watsonek kontinentea zeharkatu behar dutenean; Ingalaterratik Frantziaraino, ondoren Alemaniara, Suitzan bukatzeko. Baina Moriarty azkarra beti doa pauso bat aurrerago eta heriotza- zein hondamendi-sarea eragingo du. Edozelan ere, hori guztia handiagoa den eta, ondo ateraz gero, historiaren ibilbidea aldatuko duen plan batean sartzen da.