Batzuetan, menpekotasunen bat duten pertsona nagusien zaintzaileen lana psikologikoki oso gogorra izaten da. Esperientziak partekatu, pertsona horien bizi-kalitatea hobetu eta kalitatezko zaintza bermatze aldera, Zaintzaileentzako Babes-taldea sortu da. Ekimena Udaleko Gizarte Ekintza Sailak antolatu du, eta jada Emakumearen Etxean eskaintzen diren 10 saiok osatzen dute. Bigarren aldian, prestakuntza- eta informazio-egitaraua prestatuko da pertsona horientzat, Hobetuz-en laguntzarekin.