Gazteen Gurutze-bide biziduna

Gurutze-bide Txikia

Helduak ez dira Balmasedako Aste Santuko ospakizunetan parte hartzen duten bakarrak. Denok daukagu ume eta gazteek Gurutze-bide alternatiboago bitan erakusten duten interesaren berri. Bada, horrek hurrengo urteetarako harrobia dagoela erakusten du: Magdalena eta Santo Domingo Gurutze-bideak.
Hautatutako egunak apirilaren 29a (ostirala) eta 30a (larunbata) dira. “Baratzeko Otoitza”, “Azken afaria”, “Atxiloketa” eta “Sanedrinen aurreko epaiketa” apirilaren 29an, 21:00etan, hasiko dira, Herriko Etxean eta udaletxearen atzean. Apirilaren 30ean, 10:30ean, erromatarrek antzezpen hauei emango diete sarrera: honako eszenen sarrera izango dira: "Judasen urkatzea" (Iturrietan antzeztuko da), “Pilatoren epaiketa” (Herriko Etxean) eta “Gurutze-bidea” (honako kaleetan: Hedegile, Martín Mendia, Markes plaza, San Severino plaza, Magdalenabarren, Magdalena pasealekua eta Gurutziltzatzea udaletxearen atzean). Antzezpenak 11:30ean hasiko dira.
Gurutze-bide honetan parte hartu nahi duten 14 urtera arteko umeek Pazko-astelehenean egin ahal izango dute, 16:30etik aurrera, Herriko Etxean.

Gurutze-bide Gaztea

Aldi berean, Santo Domingoren Gurutze-bide Gazteak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean (larunbata eta igandea, hurrenez hurren) desfilatuko du gure kaleetan. “Azken afaria” 30ean antzeztuko da 21:00etan, ilundu orduko. Maiatzaren 1ean, igandean, 10:30ean, berriz, "Baratzeko otoitza" eta "Gurutziltzatzea" antzeztuko dira. Udaletxearen atzealdetik irtengo da San Severino plazarantz eta Hedegile kalerantz, Martín Mendia kalean buelta hartuko du eta abiapuntura itzuliko da.
Parte hartzeko Herriko Etxean eman dezakezu izena Pazko-astelehenean 17:00etan. Eskakizun bakarra gogoa jartzea eta 14-18 urte edukitzea da.

Via Crucis Viviente de Balmaseda
Via Crucis Viviente de Balmaseda
  • Balmasedako Via Crucis elkartea
  • Garraioak
  • Telefono interesgarriak
  • Enkartur

Nola heldu?

Non lo egin?

Non jan?

Zer bisitatu?

Non aparkatu?