Balmasedako Via Crucis Bizidunaren Elkartea

Bertako ohituretaz harro dagoen Hiribildua da Balmaseda eta horrela adierazten du Pasio Biziduna antzezteko daukan maitasunak. Jesusen bizitzako azken orduak gainontzekoei sentiarazteko ardura tokiko nagusiengandik oinordetzan hartu dugun herria gara.

Jarduera nagusiak Ostegun Santu gauean eta Ostiral Santu goizean gertatzen dira, Nazaretheko Jesusen bizitzako azken uneen antzezpena gauzatzen da bertan. Hiribilduko kale eta plazetatik igarotzen da antzezpen bizidun hori.

Balmasedako Gurutze- bide Bizidunaren Elkarteak antolatzen du, Bera Kurutz kofradiaren ondorengoak. Elkarteak antzezleak hautatzen ditu, saioak eta antzezpenak zuzendu, eta erabiltzen diren jantziak zein eszenatokiak mantendu. Horretarako Hiribilduko Udalaren eta beste babesle batzuen laguntza jasotzen du, besteak beste: Kolitza abesbatza, Musika Banda, Babes Zibila eta DYA.

Balmasedako Gurutze-bide Biziaren Elkartea 1974an sortu zen, ohitura hori zaindu, antolatu eta bizirik mantentzeko asmoz. Hala ere, jakin badakite hiribilduko herritarren parte-hartzerik eta laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeela antolatzea.

Gurutze-bide Bizidunaren Elkartea
Santa Clara komentua
Mojazelai, 1
48800 Balmaseda
Bizkaia
IFK G48272884
viacrucis@balmaseda.net
www.viacrucisbalmaseda.com
Baita Facebook eta Twitter -en (@VC_Balmaseda) ere

Balmasedako Via Crucis Bizidunaren Elkartea
  • Balmasedako Via Crucis elkartea
  • Garraioak
  • Telefono interesgarriak
  • Enkartur

Nola heldu?

Non lo egin?

Non jan?

Zer bisitatu?

Non aparkatu?