Burgoserako irtenbiderako gune estrategikoan dagoen komentua jatorriz Balmasedako zen Juan de la Piedra Verásteguik Panamatik igorritako legatu paregabeari esker eraiki zen. Juan de la Piedra Panama de Indias hirian hil zen 1643an eta bere testamentuan hiru mila dukat utzi zituen klausurako klaratarren komentua fundatu eta mantentzeko. Horrela, 1666ko urriaren 31n heldu zen komentura lehen abadesa, María Jacinta de la Puente andrea.
Nabe bakarreko eliza da. pixaka bat nabarmentzen den gurutzadura du oinplanoan eta koroa nahiz jaunartze-mahaia oinetan. Fatxada soila da, eta ate nagusiaren gainaldean punta erdiko arkua dago. Arkuaren gainaldean, horma-hobi batean, Santa Clararen irudia dago, alboetan bi armarri dituela. Barrualdean, berriz, erretaula barroko bikainak ditu, XVII. eta XVIII. mendeetako lanak dituzte, traza, egitura eta irudimen handikoak. Koruan 1777ko organoa dago, Bizkaiko zaharrenetako bat.
Gaur egun Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa dago bertan. Barruti honi esker, bisitariek urte osoan zehar ezagutu ahal izango dituzte Gurutze-bide Bizidunaren alderdi guztiak.
Museoak erakusketa iraunkor bat du eta bertan antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak eta irudiak ikus daitezke, bai eta soinuak entzun ere. Tailerretarako eremua ere badu eta Balmasedako
Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen egoitza da.
Honako hau da Interpretazio Zentroaren ordutegia:
- Astelehenetan: Itxita
- Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
- Ostiraletan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era.
Museoa itxita egongo da Aste Santu aurreko egunetan, bertako objektuak antzezpenetan erabiltzen baitira.
Telefonoa: 94 680 14 38