Pertsonaia nagusiak, Jesus, Pilato, Ama Birjina, lapurrak, Magdalena, etab., urtero berritzen dira eta guztiak bereizten dituzten ezaugarriak badira: ez dute makilatu beharrik (Balmaseda bizardunen herria da Pasioaren aurretik) eta bestelako interesik gabe egiten dute lan, zuzendaritza artistikoak eta teknikoak bezala.
Entseguak urtearekin hasten dira elkarrizketan arituko diren pertsonaientzat. Jesus, apaizak, apostoluak eta Pilato. Gainontzekoak Ostegun Santua baino hiru aste lehenago ekingo diote. Antzezpen konplexua den arren, balmasedarrek umetatik ezagutzen dituzte pertsonaiak hiribilduan “prozesiotan” jolasten direlako umeak Aste Santua eta gero. Horietako batzuk nagusiak egindakoen isla zehatza izaten dira.
Ostegun Santu gauean hasten da dena, “Azken afaria”, “Baratzeko otoitza” eta “Jesusen atxiloketa” antzezten direnean.
Ostiral Santu egunean, goizeko 9etan hasten dira jotzen guardia erromatarraren danborrak eta dena izaten da prest “Pilatoren epaiketa” antzezteko. Judasen urkatzea eta Pasioko gainontzeko gertaera guztiak pauso bizidun gisa kateatzen dira gurutziltzatzea izan arte.
Azkenez, jakin balmasedarrek ez diotela beraien Pasioari hutsik egiten, eguraldia edozein dela ere, Ostegun eta Ostiral Santuak Pasiorako garai dira beti Balmasedan.