Pasio biziduna
OSTEGUN SANTUA
Ostegun Santu gaueko 21,30ean hasita, San Severino plazan da lehen ekitaldia. Euskadiko Monumentu Nazional den Elizaren ataurrea erabiltzen dute Apaizen kontzilioa eta beroien aurreko Jesusen epaiketa antzezteko eta udaletxeko arkupeak Azken afarirako.
Antzezpena Jerusalen herriaren sorrerarekin hasten da. Horrela, pertsonaiak sartuz doaz eta plaza zuziek emandako argi naturalez argituz doa. Giro egokiena sortzen da horrela, antzeztuko diren gertaeren sentsazioez jabetzeko.
Ordu bete inguru irauten du pieza hauen antzezpenak: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Caifásek gidatutako apaizen aurreko epaiketa.
Caifásen ebazpen-hitzekin: “ahora serás conducido ante el gobernador romano Poncio Pilatos para que decida tu suerte” amaitzen da ostegun gaueko antzezpena, hurrengo goizean jarraituko dena.
OSTIRAL SANTUA
Balmasedako Pasioak duen atalik ezagunena eta dramatikoena da eta 9,30ean hasten da Mojazelai deitutakoan, Clarisen komentu zaharra han baitago.
Hiru alde oso ezberdindu ditu:
Pilatoren epaiketa
Judas urkatzen duten unean hasten da, eta jarraian Pretorioan Pontzio Pilatok egindako Jesusen epaiketa, Jesusen zigorra, Barrabasen askapena eta Ecce Homo izenekoa antzezten dira. Antzezpenean apaizek eta Pilatorengan Jesus zigortzeko eragin nahi izango duen jendetzak hartzen dute parte.
Behin zigortua, 65 kilo inguruko pisua duen gurutzearen zama jartzen zaio eta Jesusek Gurutze-bideari ekingo dio Dimas eta Gestas lapurrek lagunduta. Jarraian lehen erorialdia eta María Magdalenarekin zein Ama Birjinarekin izandako topaketak etorriko dira.
Ekitaldi honetan guztian, Kolitza abesbatzak Pasioaren inguruko Balmasedako abesti zaharrak abesten ditu.
Gurutze-bidea
Balmasedako gune historikoko kaleetan zehar egiten da, gurutziltzatzea antzezten den tokiraino.
Ibilbide horretan zehar, Foruen plazan eta San Severino plazan izango dira bigarren eta hirugarren erorialdiak, hurrenez hurren.
Gurutze-bidean beste ekitaldi batzuk ere antzezten dira, besteak beste: Jesusi gurutzearekin lagundu zion Cirineo harrapatzea, Veronicarekin topo egitea, eta, ondoren, bigarren erorialdiaren ostean, Jerusaleneko emakume errukiorrekin topo egitea.
Jesus hirugarren aldiz erori ondoren, Gurutze-bideak Martin mendia kalean egiten du gora, Zubi Zaharrera iritsi arte. Zubi Zaharra Balmasedako beste monumentu nazional bat da eta Erdi Aroko harresiaren garai bateko atea. Handik azken eszenatokira abiatzen dira eta gurutziltzatzea antzezten dute bertan.
Ekitaldi horretan penitenteak agertzen dira gurutzea daramatela Gurutze-bidearen aurreko aldean. Gutxi gorabehera berrogeita hamar penitente izaten dira eta zama handiko gurutzeak daramatzate horietako batzuek. Pertsonaia horiei esker mantendu du Gurutze-bideak tradizioak egotzi izan dion damu izaera.
Gurutziltzatzea
50 metro zabal eta 15metro altu den eszenatokian egiten dute Kristoren Kalbarioaren azken egonaldiak.
Ikusgarritasun eta dramatismo handiko ekitaldia da. Jesusek bere azken hitzak esaten ditu, azken arnasa ematen du eta gurutzetik jaitsi eta hilobira eramaten dute. Orduan amaitzen da antzezpena.
Eszenatoki horretan bertan Kristoren heriotzarekin lotutako garai bateko erlijio-kantuak abesten ditu Kolitza abesbatzak.