Erretiratu Elkartearen egitaraua
2012/09/15
Uztailaren 25 eta 26an Erretiratu Elkarteak Burgo de Osma-rako txangoa antolatu du. Soria, Calatañazor eta Salas de los Infantes bisitatuko dira eta Cañón de Río Lobos-etik pasatuko da. Txangoak 70 euro balio du.
Gainera, irailaren 10etik 14ra, beste txango bat egongo da Sierra Cazorla-ra, Jaén, Baeza, Úbeda, Linares e.a. bisitatzeko.
Klubak, Nagusien Etxea abuztuaren 20tik 31ra, biak barne, oporrengatik itxita egongo dela berri eman nahi du. Hurrengo irailaren 15ean berriro ireki egingo da. Barkatu eragozpenak.
Elkartearen jarduerei buruzko informazio gehiago nahi baduzu Nagusien Etxetik pasa zaitezke 16:00tik 20:00etara.