PutxerakBalmaseda hiribilduan herriko jai paregabeak ez ezik, jateko ohiturak ere oso bereizgarriak dira; izan ere, bertan "putxera" delakoa oso preziatua da. Horren erroak XIX. mendean daude, Bilbo-La Robla (Leon) trenbideko makinistek ikatzaren berotan babarrunak, urdaia, txorizoa eta odolostea zituen salda gozoa prestatzen hasi zirenean. |